• Euskara
    • EspaƱol
  • Ezekiel nerabeen gustukoena

    Arrakastatsu dabil Jasone Osororen Ezekiel. Izan ere, bi sari irabazi berri ditu: Juul eta Liburu Gaztea. Nafarroako Ikastolen Elkarteak (NIE) antolatutako Juul Kanpainaren bitartez egindako hauteskundeei esker, Nafarroako ikastoletako haurrek, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Iparraldeko beste hainbat ikastolakoetakoekin batera, urteko euskal liburu hoberenak aukeratu dituzte. Jasone Osorok idatzitako Ezekiel izan da 12 eta 16 urte bitartekoen lehen aukera. Liburu Gaztea, berriz, Galtzagorri Elkarteak Gipuzkoako Foru Aldundiari esker antolatzen du eta helburua bikoitza da, Gipuzkoako DBHko gazteen irakurtzeko zaletasuna sustatzea eta euskarazko gazte literatura zabaltzea. 2009an argitaratutako euskarazko gazteentzako liburuen artetik, DBH2koek Jasone Osororen Ezekielek saritu dute. Ezekiel nerabeei zuzendutako liburua da. Aurreko urteetan, Jararen abenturak ere gailendu izan dira bai Juul eta baita Liburu Gaztea sarietan ere.

      • Biografia
      • Bibliografia
      • Testuak
      • Argazki galeria
      • Albistegia
      • Berbak.net
      • Kontaktua
    Jasone Osoro, 2010.