Arrakasta (2023)

Arrakasta zer den jakin nahian abiatu da Jasone Osoro, hiztegietan begira eta filosofoek zer dioten irakurriz, eta gaian sakontzeko hamaika lagun elkarrizketatu ditu, luze eta zabal: Joxemari Agirretxe “Porrotx” pailazoa, Eneko Atxa sukaldaria, Izaro Andres musikaria, Harkaitz Cano idazlea, Eva Domingo kazetaria, Maider Egues kazetaria, Jon Garaño zine-zuzendaria, Aizpea Goenaga antzerkilaria, Markel Irizar txirrindularia, Itziar Ituño aktorea eta Gorka Urbizu musikaria.

Nork bere arlotik eta ibilbidetik, gogoeta egingo dute arrakastaren inguruko hainbat gai eta gakori buruz: familiaren babes eta laguntza, berezko dohainak eta diziplina, bidelagun eta konplizeak, txaloak eta kritikak, emakumezkoen zailtasun gehigarriak, inspirazio-une eta geldialdiak, krisiak eta porrotak… Horiekin guztiekin bere esperientzia eta oroitzapenak tartekatu ditu egileak, baita hainbat pentsalariren hausnarketa eta aipuak ere, testu atsegin bezain jakingarria osatzeko, edozein irakurleren interesa pizteko modukoa.

Egilea: JASONE OSORO
ISBN: 978-84-1360-365-0
EAN: 9788413603650
Argitaletxea: ELKAR
Bilduma: LEKUKO
Hizkuntza: Euskara
Edizio urtea: 2023
Formatua: RUSTIKA
Orri kopurua: 196
Neurria: 210x160x200