Jara Bartzelonan (Zubia, 2007)

Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Alfaguara Zubia
Bilduma: Gazte literatura
Data: 2007
ISBN: 978-84-8147-915-7
Orrialdeak: 152

Jara Bartzelonara joan zaigu. Hiri berrian txiki sentituko da hasieran, baina laster murgildu da bertako bizimoduan: looka aldatu du, lagun berri eta interesgarriak egin ditu, lana ere topatu du… Makina bat bizipen berri izango ditu Bartzelonan. Heldu sentitu nahi du gure neskak, gozatu. Baina horrek bere ondorioak izango ditu… Presta zaitez, beraz, Jararen beste bizialdi kilikagarri bat ezagutzeko, mundua haren begiekin ikusteko; zuu zeu izan zintezke Jara… edo Jararen laguna…