Jara, bikiak eta bikoteak (Zubia, 2005)

Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Alfaguara Zubia
Bilduma: Gazte literatura
Data: 2005
ISBN: 84-8147-141-0
Orrialdeak: 136

Jarak lortu zuen Urko maitemintzea, baina estreinako musuaren ostean, beraren sentimenduak nahasirik daude. Horrez gain, lagun berriak iritsi dira herrira: Nora eta Xabat. Xabatek zora-zora eginda ditu neska guztiak. Jara eta Ihintza arerio bihurtuko dira maitasun kontuetan. Ikastetxean mozorro festa antolatu da eta sorpresak egongo dira. Zalantzak, maiteminak, zeloak eta haserreak aurkituko dituzu Jararen abentura berrietan.