Albistegia

Berbak proiektua abian da

2010/10/6

Jasone Osorok enpresa berria jarri du martxan, Berbak. Bertan, idazle zerbitzuak eskainiko ditu, neurrira eginiko testugintza proposatuz. Besteak beste, ipuin pertsonalizatuak, biografia pertsonalak, enpresen biografiak eta enkarguzko testuak sortzeaz arduratuko da. Bezeroaren beharrak entzun eta horien arabera egokitutako zerbitzua eskainiko du, formatu guztiz pertsonalizatua landuz kasua kasu: ipuin eta biografiez gain, era guztietako gidoiak, gidak, […]

Jararen abentura berriak Durangoko azokan

2010/07/19

Jara, Jara, bikiak eta bikoteak eta Jara Bartzelonan liburu arrakastatsuen ostean, nerabeei zuzendutako neskatoaren abentura berriak martxan dira jada. Oraingo honetan, Jarak eta Ihintzak asteburu itzela pasako dute Lekeition antolatu den makro-kontzertu batean. Durangoko azokan erosi ahal izango da Jara Live izenburua izango duen eleberria. Estreinako liburua argitaratu zenetik, hainbat sari jaso izan ditu Jarak, […]