Berbak.net

Jasone Osorok egitasmo berria jarri du martxan. Berbak izeneko enpresa sortu du idazle zerbitzuak eskaintzeko. Bertan kabida izango dute era guztietako testu-lanek, ipuin eta biografia pertsonalizatuek, enpresen biografiek, gida eta katalogoek, neurrira eginiko gidoiek, hitzaldiek… Berbak-en lan-tresna hitza izango da, testua, edukia; eta bezero bakoitzaren beharretara egokituko da kasuan kasuko proposamena eginez. Proiektuari buruzko informazio gehiago aurki daiteke www.berbak.net web gunean.