Jara Live (Zubia, 2010)

jaralive

Idazlea: Jasone Osoro
Argitaletxea: Zubia
Data: 2010eko abendua
ISBN: 978-84-8147-806-8
Orrialdeak: 104

-Uiuiuiiiiiii…. Plan hitzak beldurra ematen dit zure ahoan-esan zion Jarak Ihintzari.

-Jara, zu akordatzen al zara Austrolopitekus taldearekin?

-Nola ez, ba? Jazz eta haren lagunen musika taldea! Neu izan nintzen-eta bideoklipeko protagonista! -esan zuen Jarak, harro.

-Ba, hau bonbazoa esan behar dizudana… Flipatu egingo duzu.

-Zer? Diskoa kaleratuko al dute? -galdetu zuen Jarak.

-Ia-ia! Kontzertua eman behar dute.

-Kontzertua? Eta non?

-Badakizu urtero Gazte Kanpaldiak antolatzen direla, ezta?

-Bai, Lekeitio inguruan edo…

-Horixe! Asteburu osoa kontzertu, festa, animazio, ikastaro eta antzeko ekintzekin…