Jararen abentura berriak Durangoko azokan

2010/07/19

Jara, Jara, bikiak eta bikoteak eta Jara Bartzelonan liburu arrakastatsuen ostean, nerabeei zuzendutako neskatoaren abentura berriak martxan dira jada. Oraingo honetan, Jarak eta Ihintzak asteburu itzela pasako dute Lekeition antolatu den makro-kontzertu batean.

Durangoko azokan erosi ahal izango da Jara Live izenburua izango duen eleberria. Estreinako liburua argitaratu zenetik, hainbat sari jaso izan ditu Jarak, bereziki Juul Saria, Ikastolen Elkarteak antolatuta, ikasleek gustukoen izan duten liburuari ematen diotena.