Isadora (Elkar, 1998)
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Biografiak
Data: 1998
ISBN: 84-8331-067-8
Orrialdeak: 142
Gure ondotik joan zenetik urte asko pasa dira, baina gure artean dirau oraindik bere aurak. XX. mende hasierako dantzari handi honi buruzko material grafikorik apenas geratzen den arren, ez zaigu arrotza egiten Isadora Duncanen izena. Dantzari honek zer zuen, bada, ikusleak sorgindu eta denboraren gainetik irauteko? Pasio, esango nuke. Pasioak gidatzen zituen bere ekintza guztiak. Pasioa islatzen zuen dantzen bidez. Pasioa azaltzen zuen Isadorak garai hartako gizartearen aurrean erakutsi zuen jarrerak (feminista izen zen, ezkontza arbuiatzen zun eta seme-alabak ezkontzatik kanpo izatearen alde agertu zen, besteak beste).
Artista bitxia izan zen eta garai oparoak ez ezik eskasia ere ezagutu zuen, guztiak bere izaera bereziaren ondorioz. Mugimenduaren interprete bezala mundu osoan arrakasta eta izen handia lortzeaz gain, Isadorak, emakume bezala ere izugarrizko jakinmina piztu zuen.
Jasone Osororen bidez emakume paregabe honen bizitza ezagutu ahal izango dugu. Biografia honek film baten gidoia dirudi. Estilo arin batean idatzia, Isadoraren bizitzaren berri ematen zaigu; bizitza exageratua, araurik gabekoa, beti muturreko jarrerak eta sentimendu kontrajarriak biziz. Bere garaiari aurrea hartu zion emakumea izan zen Isadora.