Berbak proiektua abian da
2010/10/6Jasone Osorok enpresa berria jarri du martxan, Berbak. Bertan, idazle zerbitzuak eskainiko ditu, neurrira eginiko testugintza proposatuz. Besteak beste, ipuin pertsonalizatuak, biografia pertsonalak, enpresen biografiak eta enkarguzko testuak sortzeaz arduratuko da. Bezeroaren beharrak entzun eta horien arabera egokitutako zerbitzua eskainiko du, formatu guztiz pertsonalizatua landuz kasua kasu: ipuin eta biografiez gain, era guztietako gidoiak, gidak, memoriak, hitzaldiak, elkarrizketak eta erreportajeak, besteak beste. Informazio gehiago www.berbak.net-en.
