12etan bermuta
ISBN: 978-84-9027-390-6
EAN: 9788490273906
Argitaletxea: ELKAR
Bilduma: EUSKAL LITERATURA
Hizkuntza: Euskara
Edizio urtea: 2015
Maitasuna, zeloak, altruismoa, egoismoa, inbidia, erresumina, beharra, kariñoa, menpekotasuna, miseria, errua, plazera, damua, desesperazioa, nartzisismoa, beldurra, neurosia,… sentimendu- sorta zabalaren sorleku dira harremanak, eta horiek denak eta askoz gehiago ageri ditu eleberri honetako protagonista Bertak, bere bizitzaren errepasoa egin eta inportanteak izan diren pertsonekiko solasean: ama, aita, alaba, senarra, amama, anaia, maitalea, laguna… Mosaiko baten eran eraiki du Jasone Osorok lan hau: pieza txikiz osatua, tesela bakoitza kolore batekoa, denak bere horretan bixiak eta bitxiak, baina elkarren ondoan jarrita koadro eder eta harrigarri bat osatzen dutenak, kaleidoskopio bat bezain ñabar eta mugikorra, urtetako esperientzia bital eta artistikoa erakusten duena; sortzailearen heldutasun emankorra.