Bi marra arrosa (Txalaparta, 2009)
Argitaletxea: Txalaparta
Data: 2009ko azaroa
ISBN: 978-84-8136-565-8
Orrialdeak: 132
Haurdun-testean bi marra arrosek haurdun zaudela konfirmatzen dizutenetik, bizitza iraultzen dizun mendi errusiarrean sartzen zara. Gehiegizko informazioak kezkatu egiten zaitu, zure barruan hazten ari den haurrak denetik eragiten dizu: poza, beldurra, dudak, ilusioa, galderak … Hormonen gorabeherek egun batean munduko emakumerik ederrena eta indartsuena sentiarazten zaituzten bezala, hurrengoan txiki-txiki ikusten duzu zure burua ispiluan. Alaba izatetik ama izatera pasatzen zara eta badirudi hori helduen mundurako sarrera dela. Ezbairik gabe, amatasuna bizitza aldatzen duen esperientzia berdingabea da. Jasone Osorok, bere bizipenen bidez, ama guztiek bizi duten emozio-eztanda hori era hunkigarrian bildu du bere lehen haurdunaldiaren kronikatik abiatu duen kontakizun xamur honetan.