{"id":122,"date":"2010-07-19T07:15:39","date_gmt":"2010-07-19T07:15:39","guid":{"rendered":"http:\/\/jasoneosoro.korpoweb.com\/?page_id=122"},"modified":"2015-02-24T08:50:22","modified_gmt":"2015-02-24T08:50:22","slug":"zutabeak","status":"publish","type":"page","link":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/testuak\/zutabeak\/","title":{"rendered":"Columnas"},"content":{"rendered":"<p><\/p>\n<p><p>Aqu\u00ed encontrar\u00e1s una selecci\u00f3n de los art\u00edculos publicados en la secci\u00f3n <em>Plaza de Gipuzkoa <\/em>del Diar\u00edo Vasco, organizada por a\u00f1os: <a href=\"page.php?action=edit&amp;post=122&amp;message=1#2008\">2008<\/a>, <a href=\"page.php?action=edit&amp;post=122&amp;message=1#2009\">2009<\/a>, y <a href=\"page.php?action=edit&amp;post=122&amp;message=1#2010\">2010<\/a>.<\/p>\n<h2><strong>2008<\/strong><\/h2>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Ezin<\/strong><\/p>\n<p>Zahartzen ari naiz. Takoi luzeak jantzita nekatu egiten naiz.   Horregatik uste dut zahartzen ari naizela. Orain gutxi oinetako   zoragarriak erosi nituen. Eskaparatean ikusi eta guztiz sorgindu   ninduten. Nire izena zeramaten hebillatik zintzilikatuta. Dendariak ere   esan zidan bereziak zirela oso. Nire oinak pasarelan ibiltzen diren   modeloenaren pareko ikusi nituen ispilu aurrean. Dendaren espazio   txikian bira txiki bat egin nuen ea eroso nituen jakiteko. Onartzen dut   behatzetan estutu egiten zidala,baina larrua bigundu arteko kontua   izando zela pentsatu nuen. Takoia luzeegi agian? Keba! Erantzun zidan   saltzaileak. Kontuan izan takoi zabala dela, berehala ohituko zara.   Total, erosoak ez izan arren, ibiliaren ibiliaz neure egingo nituen   esperantzan, oinetako marabilloso haiek poltsan sartuta atera nitzen.   Pare bat bider jantzi ditut eta bietan etxera itzultzeko irrikaz egon   naiz, gatibu sentiarazten nauten zapatak kentzeko irrikaz. Eskaparatean   jartzeko moduko sandalia-bota ederrak dira, baina ez dakit askotan   jantziko ote ditudan. Akaso neuk ere berezi azaldu nahi dudan egun   horietako batean, takoi luzeetara igota modelo edo printzesa edo zaldi   arabiar bat bezain dotore agertuz.<\/p>\n<p>Zahartzen ari naiz. Garai batean niri bost nekeak eta oinetako minak,   denak merezi zuen lirain agertzearen ordainetan. Orain,  praktikotasunak  irabazten du. Uste dut erakusketa bat antolatu beharko  dudala jada  janzten ez ditudan oinetako eta jantziekin. \u201cNahi baina  ezin\u201d izenburua  jarriko diot erakusteari. Zer iruditzen?<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Iritziak<\/strong><\/p>\n<p>Bego ez dut ezagutzen. Berak askoz gehiago daki nitaz. Nire aurpegia   ere ezagutzen du. Nik badakit, berak kontatuta, nirekin bat datorrela   hainbat gaitan. Berak idatzi didalako dakizkit hainbat gauza,   kontrazalean agertu naizenetik irakurtzen nauelako eta posta   elektronikoz helarazi dizkidalako bere iritziak. Consuelo ezagutzen dut.   Nire lagun minaren ama da, Mariaren amatxo. Euskaraz irakurtzeko   ohitura mantentzen du zutabe hau asteazkenero ateratzen denean. Honi   esker jakin zuen, besteak beste, Mariak eta biok solfeoko klaseetatik   piper egiten genuela 9 urterekin! Pasa den asteko artikuluaren ostean   jendea hurreratu zait galdezka ez dakiela aurrerantzean agurtu behar   nauen ala ez. Ez nuen argi utzi esan nahi nuena, antza. Nola ez zait ba   gustatuko jendeak epa! esatea. Amak tarteka ideiak ematen dizkit, edo   nonbait irakurri duen zerbaiten inguruan egin duen hasunarketa kontatzen   dit. Inspirazio modura balioko didala pentsatuz, seguruenik. Eta   Gorkari irribarrea marrazten zaio bere izena lerro hauetan idatzia   ikusten duen bakoitzean. Zer esango ote dit aste honetan M\u00aaMercedesek?   \u201cCompletamente de acuerdo!\u201d edo \u201cEz nao ados\u201d.<\/p>\n<p>Polita da jendearen erantzuna jasotzea. Ezagun zein ezezagunena.   Aldekoak eta kontrakoak, baita ere. Eta beste aldean pertsonak daudela   jakiteak, hain zuzen, ematen dio bizitza zutabe honi. Nire bizitzatik   ematen dudan pusketa bakoitzeko, dozenaka sekuentzia jasotzen baititut   bueltan. Akzioak ematen dio mugimendua bizitzaren pelikulari.<\/p>\n<p><strong>Usainak<\/strong><\/p>\n<p>Gauza batzuetan kosta egiten zait aldatzea. Gustuko dudan kolonia,   esaterako, urte luzez mantendu izan dut. Nire izaeraren parte egin arte.   Nolako usaina, halako izana. Mutil askok autoaren arabera sailkatzen  du  jendea. Ni kapaz naiz koloniaren araberako klasifikazioa egiteko eta   txokantea egiten zait nortasun diferentea duten bi pertsonek kolonia   bera erabiltzea. Saltzaileek beti diote bakoitzaren usainaren arabera   aldatu egiten dela lurrinaren aroma ere. Gezurra. Konprobatuta daukat   kolonia bera azal diferente eta izerdi ezberdinarekin kontaktuan jarri   ezkero ere, halere, igual-igual usaintzen duela. Tira, esandakoa, kosta   egiten zaidala kolonia mota aldatzea. Eta oraintsu jakin dut nirea ez   dela gehiago fabrikatuko. Ja! Denbora luzez neure egingo nuen lurrina   bilatzen eta topatu dudanean zer eta merkaturatzeari lagako diotela! Eta   orain zer? Dendara joan eta lurrin artean mozkortzera? Nire inguruko   beste inork erabiltzen ez duen usaina topatu arte erotzera?<\/p>\n<p>Seinale bat izango ote da? Nire bizitza erosoarekin hain gustura   nengoenean zer eta naizena izateari utzi eta aldatzen hasi behar al dut   orain? Horoskopoak abisatu zidan 2008an lekuz kanpo uztiko ninduen   ezustekoa izango nuela. Baliteke hau izatea sorpresa. Kolonia aldatzea   zerbaiten amaiera eta etapa berri baten hasiera izan daiteke. Hau   abentura! Portzierto, proposamenik baldin baduzue\u2026. Usain berrien bila   nabil, badakizue.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Bikini operazioa<\/strong><\/p>\n<p>Bikini operaziorik egin gabe pisua galdu dut. Krema antizelulitikorik   erabili gabe, liposukziorik egin gabe eta gosaritako madalenak jateari   laga gabe. Kosta zait, hori bai. Onartzen dut izerdia bota dudala   lanean, orduak pasa ditut nire helburua lortu asmoz eta ipurdia,   belaunak eta besoak minduta izan ditut egun pare batez, agujeta   antzekoak edo. Baina pozik nago. Nagiak gainetik kendu eta alferkeria   ostiko batez bota dut nire barrutik. Eta hori arrazoi nahikoa da kontent   egoteko. Borondatea duen pertsona naizela erakutsi diot nire buruari.   Eta hori gauza handia da. Baina benetako sariak estetikarekin dauka   zerikusi zuzena. Izan ere, nire armairuaren edertasuna deskubritu dut.   Hutsuneak ageri dira nonahi. Espazio minimalista moderno eta ausarta   dirudi. Aldizkaririk abangoardistenetan ateratzen diren horietakoa.   Justu beharrezkoa den arropa, besterik ez dago bertan. Duela sei udazken   jantzitako jertseak eta jada sartzen ez zaizkidan prakak nire begien   bistatik kendu ditut. Ez da erraza \u201cbada ez bada\u201d gordetzen ditugun   gauzei erretiroa ematea. Oroitzapenekin lotzen ditugu eta sentsazioa   daukagu horiek kendu ezkero oroimenak ere ez ote diren ezabatuko. Oker   gaude. Nik asteburua pasa nuen erabiltzen ez ditudan gauzak eta arropak   armairutik ateratzen. Eta onartu beharra daukat askoz arinagoa  sentitzen  naizela. Askoz umoretsuagoa. Eta, batez ere, ilusioa egiten  dit nire  armairua beteko duten arropa eta gauza berri horietan  guztietan  pentsatzeak. Utikan ezertarako balio ez duten lehenaldiako  objektuak.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Erretiroa<\/strong><\/p>\n<p>Arrakasta izateko, edozertan, ezinbestekoa da erritiratzen jakitea.   Eta noiz alde egin behar den jakiteko gutxienezko inteligentzia dosia   behar da. Valentino diseinatzaile handiak esan berri duen bezala,   \u201conena, festa jendez beteta dagoenean uztea da\u201d. Urte asko eman ditu   italiarrak moda munduan. Inork ez du ukatuko arrakasta lortu duenik.   Bere abizena hizki handi eta gorritan idatzia geratu da liburu   potoloetan. Valentinoren izena eta elegantzia pareko dira, sinonimoak.   Pasa den irailean moda kontuetan eman dituen 45 urteak ospatzeko era   guztietako desfileak, erakusketak eta jaiak antolatu zituzten. Haren   ostean erabaki omen zuen agur esatea. Hobe delako garaiz eta une egokian   erretiratzea poliki poliki gainbehera ezagutzea baino.<\/p>\n<p>Kosta egiten da jendez betetako gela batean sartzea. Lotsa moduko   batek astintzen gaitu estreinakoz nonbaiten burua sartu eta zaren bezala   azaldu behar duzunean, zer daukazun erakutsiz eta zer eman nahi duzun   agertuz. Eta are gogorragoa da eskailerak igo eta gero, azken pisura   iritsitakoan beherako bidea egitea. Erosoa da gailurra. Gustagarria   egindako agaleginaren osteko saria. Eta nekeza behera jaistea.   Mendizaleek ere, behera jatsitakoan esaten dute gailurra lortu dutela.   Egindakoak iraungo badu, jende artetik apal ateratzen jakin beharko   genuke. Beste diseinatzaile handi batek esan zuen elegantzia dela jendez   betetako festa batean inor ez jabetzea noiz sartu zaren, baina alde   egiten duzunean mundu guztiaren oroimenean geratzea. Bizitzaren   metafora.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Uda<\/strong><\/p>\n<p>\u201cAber ba noiz hasten dan egualdi ona\u201d. Egunotan gehien entzun dudan   esaldia izan da hori. Eta ez naiz harritzen. Uda hanka puntetan dator   aurten, poliki-poliki, lotsati, beldurtuta bezala. Kalendarioa ekaineko   soinekoarekin jantzi zenetik muturra ageri du. Baina eguzkiak ez du   txapelik kendu eta orain arte lainoek irabazi dute zeruko borroka. Euria   barra-barra eta ibaia gainezka. Uholde usaina kale bazterrean eta   jendearen mutur luzea aterki azpian ezkutatu ezinik.<\/p>\n<p>Panorama honen aurrean nire gurasoen etxe pareran bizi diren   etorkinak etortzen zaizkit burura. Ez dakit nongotarrak diren baina   apostu egingo nuke baietz Karibean jaio eta hazitakoak izan. Gizonezkoak   kamisetarik gabe ateratzen dira leihora, erdi biluzik, baita haize   freskoa eta giro umela dagoenean ere. Alabatxoaren adats luzea mototsean   bilduta ikusten dut, txikle eta goxokien koloredun gomaz lotuta. Eta   leihoa parez pare irekita izaten dute, kanpotik nork zer ikusiko batere   erreparatu gabe. Kalean bizi dira karibearrak, eta bizi-poz hori nabari   zaie. Atsegin dut beren umorea. Gustuko zait haien musika. Bizipoza   sartzen zait euria dela-eta pertsiana bajatu asmoz leihora urreratu eta   neskatxoaren koleta musika karibearraren erritmora mugitzen ikusten   dudanean, dantzan. Neuri ere sartzen zait dantzarako gogoa, uda bertan   balego bezala. Dominikar errepublikatik modan zegoen abeslariaren musika   ekarri nuen, Frank Reyes. Haren saltsak, regetoiak eta merengeak  egunik  grisena ere alaitzen didate. Eguzkiak bakarrik ez du ekartzen  uda.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Perfecto<\/strong><\/p>\n<p>Mikel Erentxunek eta biok zaletasun bera daukagu: larruzko txupak.   Duncan Dhu taldeko sortzaile eta abeslaria izan zenak hala esan du   berriki elkarrizketa batean. Larruzko kazadora bat ikusten duen   bakoitzean tentazioan erortzen omen da. Ezin erosi gabe geratu. Eta niri   antzeko zerbait gertatzen zait. Zuria, beltza, marroia, gorria,  berdea\u2026  Kolore guztietako txupak ditut eta hauek dira gure etxeko  armairuan  irauten duten bakarrak. Egunen batean nire alabak ere estiman  izango  dituela iruditzen zait-eta. Kontua da Erentxunen txupa  gustukoenetarikoa  \u201cPerfecto\u201d estilokoa dela, Marlon Brandonek eta James  Deanek jazten  zuten mitiko hura. Eta, zer diren gauzak, neuk izan nuen  estreinako  txupa \u201cperfecto\u201d horietako bat izan zen, aizue. Gogoan  daukat nire izeba  Joneren lagun bat Londresera joan zela eta handik  ekartzeko eskatu  nion. Kremalleradun kazadora labur horietakoak ziren,  garai batean  heavyak erabiltzen zituztenak. Eta nire gaztaroan  Londresen zeuden  eskura. Hura ilusioa egin zidana txupa hura jazteak!  Beste inor baino  modernoagoa nintzela sentitzen nuen.<\/p>\n<p>Gaur egun gauzak oso bestelakoak dira. Nahi duzun edozer eskura   daukazu sarean. Internet mundu osoko eskaparatea da eta edozer eros   dezakezu. Eta ez da gauza bera, keba. Portzierto, Duncan Dhuren lehen   diskoko singlea Casablanca deitzen zen. Nire pelikularik gustukoena.   Garbi dago Erentxunek eta biok uste baino gauza gehiago ditugula   amankomunean. Hara, \u201cCien gaviotas\u201d entzuteko gogoa sartu zait. Zeinen   nostalgikoa naizen batzuetan!<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Super\u2026.<\/strong><\/p>\n<p>Kontatu beharra daukat, ze bestela eztanda egingo dut. Hara,   kasualitate bat bizi izan dut enegarren aldiz. Oraingoan txikitako   oroitzapen batek astindu nau behin eta berriz. Zutabe honetan aitortu   izan dut lehenengo aldiz noiz enamoratu nintzen: zazpi urte inguru   nituen eta gure herriko Odeoi antzokian Superman bota zuten.   Supermanekin maitemindu nintzen eta uste dut orduan erabaki nuela egunen   batean kazetaria izango nintzela. Bada, urte luzez pelikula ikusi gabe   egon eta gero lagun batek utzi zigun dvd-a, remasterizatutako kopia,   eszena estra eta guzti\u2026 Domeka gaua aukeratu genuen ikusteko, Duna   lotaratu eta gero. Egun horretan bertan, telebistako zapping batean   Supermanen inguruko zenbait bitxikeria bota zituzten. Hara! Pentsatu   genuen Gorkak eta biok, kasualitatea. Eta astelehen goizean, Christopher   Reeve eta Marlon Brandorekin flipatu eta gero, zer eta mutil gazte bat   ikusi nuen korrika saioan Supermanen ikurra den S famatudun kamiseta   jarrita. Hasita nengoen pentsatzen hirugarren kausalitate bat gertatzear   zegoela. Bazkalorduan Gorkak kontatu zidan aurten San Ferminetarako   Supermanen kamisetak atera dituztela. Bestela esanda, Supermanen S   famatua imitatu dutela Super San Fermin itxurako elastikoak ateraz.   Hortxe konklusioa! Indar ezezagun batek San Ferminetara bidali nahi   ninduen. Eta ni zintzoa naizenenz, kasu egin nion. Asteburuan San   Ferminetan izan nintzen superheroia sentitzen den jende andanaren erdian   super emakume baten antzera sentituz. Hori bai, oinak lurrean. Hega   egiteak bertigoa eman izan dit beti.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Off<\/strong><\/p>\n<p>Sofan eserita topatu nuen Gorka. Telebista itzalita zegoen, musikarik   ere ez zeukan jarrita, liburua itxita. Pentsakor aurkitu nuen. Arraroa   egin zitzaidan. \u201cZer? Ondo zaude?\u201d galdetu nion, emakumeok edozertaz  eta  etengabe galdetzen dugula dioen mitoa egiaztatuz. Baietz, berak.   \u201cBenetan?\u201d nik, berriz, erantzunak konbentzitu izan ez banindu bezala,   benetako bertsioaren egarri. \u201cBaietz ba! Lasai-lasai nago isiltasunean\u201d   azaldu zidan Gorkak. Bere ondoan eseri nintzen eta halaxe egon ginen   biok une batez, isiltasunaz gozatzen. Beste ezer egin gabe. Hitzik esan   gabe. Batere pentsatu gabe. Burua off. Eta gustura. Ez dakizue zeinen   gustura, aizue! Gutxiegitan sakatzen dugu off botoia. Etengabe zerbait   egiten ari gara. Gizarte aktibo batean bizi gara eta momentua   aprobetxatzea badirudi aktibo egotea dela: lanean, kirola egiten,   irakurtzen, haurrarekin jolasten, bikotearekin hitz egiten, etxea   jasotzen, lagunekin afaltzen, oporrak prestatzen\u2026. Ez al da nekagarria?   Benetan erlaxantea da ezer egin gabe egotea. Soilik egonean.  Isiltasunak  bereganatzen gaituela sentitzen. Burua airean, folio zuri  bat bezain  garbi. Opor garaia da, une aproposa gauza berriak ikasteko.  Egin aproba.  Pasibitatea landu aspertu arte. <em>Beste guztia <\/em>egiteko  denbora  aterako dugu beranduago. Astia badago. Ordenadoreak ere,  trabatzen  direnean, itzali egiten ditugu berriz martxan jartzeko.  Antzekoa da gure  burua. Instante labur batez bada ere, sakatu botoia.  Egin off.  Estimatuko duzue.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Txiki-txiki\u2026<\/strong><\/p>\n<p><em>\u2026txikia, ikusten naiz kalean\u2026<\/em>Abesti hauxe da nire alabak   gehien atsegin duena. Lotaratzeko ezin hobea da. Kantatzen hasi bezain   pronto, adi-adi entzuten du letra eta loak beregenatzen duen arte hortxe   egoten da, ixil-ixilik. Ez dakit abestiak eraginda den edo haur  guztiek  antzera jokatzen ote duten baina, kontua da, Dunak txikikeriak  gustuko  dituela. Hobeki esanda, gauza txikien mundua atsegin du. Zenbat  eta  txikiago, orduan eta irrika gehiago eragiten dio. Ogi pusketak  zenbat  eta mami gehiago, are gustagarriago ze, mamia bere hatzapar  txikiaz  hartu eta bolatxo nanoak egin arte txikitxen du ahoan sartu  aurretik.  Gure alabak lurretik belar pusketak harrapatzea atsegin du  eta arropen  etiketei begira orduak pasatu ahal ditu. Alferrik oparituko  diozu  jostailu erraldoi bat, berak askoz arreta gehiago jarrito baitu  zure  alkandoraren botoian. Txikiaren handitasuna baloratzen du berak  eta  guri, nagusioi, txikia den ororen presentziaz ohartarazi digu. Izan  ere,  handitzen goazen neurrian handia den edozerk tentatzen gaitu.  Handia  hobea balitz bezala. Zenbat eta handiago izatea baliotsua balitz  bezala.  Diru kantitate handia, neurri luzea, auto handia, bi  solairutako  etxetzarra\u2026.<\/p>\n<p>Txikien erreinuan gauza txikiek agintzen dute, baina adinean aurrera   egin ahala handiak izateko presa daukagu. Eta nagusitzean, gauza  handiak  eskuratzen galtzen dugu denbora; txikiak gineneko hainbat eta  hainbat  une zoriontsu nostalgiaz gogoratzen ditugun bitartean. Nire  lagun batek  dioen bezala \u201cnik, handitzean, txikia izan nahi dut\u201d.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Ezpainetakoa<\/strong><\/p>\n<p>Aspaldian ez ditut ezpainak margotu. Gazteago nintzenean bai. Garai   hartan gustatu egiten zitzaidan kolore gorriz pintatzea ahoa. Ausartago   sentitzen nintzen eta beti pentsatu izan dut ausardia beharrezkoa dela   bizitzan. Baina, esan bezala, badira urte batzuk ez dudala karminik   erabili. Nagusiago ikusten naiz ezpainak gorrituta. Halere, karmin zale   amorratua naiz. Aldizkarietako iragarki sentsualak atsegin ditut.   Gustatu egiten zait dendan sartu eta ezpainetakoen apalean kuxkuxeatzea.   Nire ezpainak arrosaz, gorriz edo marroiz nola geratzen diren   probatzea. Eta ez naiz bakarra. Hara, Rachida Dati Frantziako Justizia   Ministroa da eta egunotan komunikabideetan azaldu da haurdun dagoelako.   Tira, bikoterik izan gabe haurdun geratu delako izan da egunotan  albiste  Dati. Berak esan du haurdunaldia ondo badoa, berak bakarrik  haziko eta  heziko duela bere haurra. Eta horrek zoriontsu egiten duela.  Eta berak  esana da, baita ere, haurra galduko balu, ezpainak margotu  eta aurrera  egingo lukeela. Niri bezala, Rachidari ere ezpainak  margotzeak ausardia  ematen omen dio. Eta bada beste emakume ezezagun  bat egunotan epaituko  dutena, museo batean ikusi zuen  Cy Twomblyren  margo bat musukatu eta  karminaren arrastoa bertan utzi zuelako.  Edertasunak liluratuta musu  ematearen tentazioan erori zen emakumea.  Baina bere maitasun-aitormena  ez dute ulertu.<\/p>\n<p>Badu zerbait berezia karminak. Makal sentitzen naizen egunean aproba   egingo dut berriz. Nezeserretik aterako dut ezpainetakoa. Ea oraindik   ere ausart egiten nauen.<\/p>\n<p><strong>Hasiera<\/strong><\/p>\n<p>Hasiera zalea naiz ni. Iruditzen zait hasiera dela gauzarik   inportanteena. Jaiotzen garen unetik, edo gure seme-alaben jaiotza   ikusten dugun momentu horrexetatik hasita. Hasieran dago gauza ororen   muina. Eta hasteak dauka, beste ezerk baino gehiago, itxaropenaren eta   etorkizunaren dosirik handiena. Liburuetan, esaterako, Saramago   handiaren hasierak bikainak dira; eestreinako esaldi edo paragrafoan   geratzeko bezalakoak. Edo James Bond-en pelikulak. Ez naiz 007 zalea,   baina tokatu zaidanean pelikularen bat ikustea, onartzen dut hasierako   akzioaren zurrunbiloak engantxatu egin izan nauela. Maitasun istorio   baten hasiera ere hain da ederra! Hain da eroa, zoroa, \u00f1o\u00f1oa,   apasionatua\u2026. Oporrek ere ez dute xarma bera hasierako egunetan edo   bukaeran. Laneko lehen egunek ere gustagarria egiten den zerbait duten   bezala. Errutinara itzultzeak biak sorteen baititu, nagia eta irrika.<\/p>\n<p>Galdetu bestela zientzialariei zeinen garrantzitsua den hasiera!   Irailaren 10ean, historian izan den esperimentu zientifiko handienari   hasiera eman zitzaion: LHC Azeleragailua jarri zuten martxan. Zertarako?   Unibertsoa nola sortu zen jakiteko, besteak beste. Horra,   guzti-guztiaren hasiera: izarrena, planetena, Lurrarena\u2026 Geure hasiera,   azken batean.<\/p>\n<p>Hasierarik gabeko bukaera ez dagoelako. Eta hastea askoz   zirraragarriagoa delako amaitzea baino. Horrexegatik bilatzen dugu   etengabe zerbaiten hasiera. Eta horrexegatik, hain justu, \u201cametsak\u201d eta   \u201chasiera\u201d hitzak sinonimotzat hartuko nituzke nik.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Bizirik<\/strong><\/p>\n<p>Eta bat batean, irratia piztu eta abesti berri bat entzuten duzu. Eta   kanta horrek dantzan jartzen zaitu. Tarteka gertatzen delako hori,   doinu berri bat entzun eta behatzetan hasi eta ile puntetaraino igotzen   den zirrara bat sentitzea. The Killers-en azkena, esaterako.<\/p>\n<p>Eta egun berean aspaldi ikusi ez duzun lagun batekin akordatzen zara.   Deitu behar diozula pentsatzen duzu. Ea nola bizi den jakin nahi   duzula. Eta, bat batean, eguna amaitu baino lehen, zure telefonora mezu   bat iristen da. Goizean burura etorri zaizun lagun horrek idatzi dizu.   Zure antza zuen norbait ikusi duela Bilbon, eta ea nondik zabiltzan   jakin nahirik. Batzuetan gertatzen dira horrelako kasualitateak ere.   Enerjiak. Eta irribarrea marrazten zaizu ezpainetan. Telefonoa hartu eta   deitu egiten diozu: Julen, aspaldiko!<\/p>\n<p>Tarteka gustuko kontzerturen batera joateko aukera izaten duzu.   Gustuko konpainian. Gorka eta Mariarekin. Aspaldiko partez zerbeza   batzuk hartu, bokata bat jan eta jende artean galdu. Ezezagun horiekin   guztietan gauza bakarra konpartituz, musikarekiko, musiko batekiko   zaletasuna. Eta airean ateratzen zara kontzertutik. Inoiz izan den   kontzerturik onena balitz bezala.<\/p>\n<p>Eta bat  batean zure alabak zuk eskatu gabeko musua ematen dizu. Eta   besarkatu egiten zaitu eta irribarre egiten dizu. Dunak. Eta bere   begietan ikusten duzu zure beharra duela. Eta bizitza zeinen ederra den   konturatzen zara. Zure eguneorkotasunean, gauza nimi\u00f1o horiek guztiak   direlako bizirik sentiaratzen zaituztenak.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Paul<\/strong><\/p>\n<p>Nire nerabezaroa bi ilehorik markatu zuten. Juanitok eta Paulek. Bata  fikziozokoa zen: Juanito. <em>Esther y su mundo <\/em>komiki-zale   amorratua nintzen. Liburudendara joan eta irrikaz erosten nuen astez   aste. Esther, Rita eta Juanitoren abentura berriak noizbait niri ere   gertatuko zitzaizkidala amesten nuen. Estherrekin sufritzen nuen   Juanitok kasurik ez ziola egiten irakurtzean. Halakoxea baitzen   ilehoria, neska-zalea.<\/p>\n<p>Bestea, Paul, pantalla handian ikusten nuen. Edo etxeko telebistan.   Paulen begi urdinek ikusi nituen estreinako unean liluratu ninduten;   maitemintzea, maitasuna eta antzeko sentimenduak zer ziren oso ondo ez   nekien arren.<\/p>\n<p>Juanitoren aldizkariak eskolako karpetan sartuta eramaten nituen. Eta   Paulen posterra neraman karpetaren azalera itsatsita. Neskazalea   lehenengoa, eta bizitza osoa emakume berarekin pasa duena bigarrena,   Paul. Bata zein bestea, biak gustuko niretzat.<\/p>\n<p>Urteak pasa dira garai haietatik. Estherren abenturak aspalditxo   amaitu ziren baina duela bi urte istorio berriekin itzuli da Purita   Campos komikigile handia. Paul asteburuan zendu da. Eta nire bihotza   txikitzen sentitu dut. Penaz. Kari\u00f1oa nion Newman-i, eta pena eman dit   bere heriotzak. Hori dute hezur haragizko maitasun platonikoek: ez   direla berpizten.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<h2 id=\"2009\"><strong>2009<\/strong><\/h2>\n<p><strong>Berbak<\/strong><\/p>\n<p>Bla, bla, bla. Hitzak, esaldiak, perpausak, paragrafoak. Arma   arriskutsua dira hitzak. Inork ez dezala ezer esan aldez aurretik ondo   hausnartu gabe. Inork ez diezaiola inori ezer kontatu, aldez aurretik   pertsona hori nor den konprobatu gabe. Garesti daude hitzak   demokraziaren aroan. Bakea lortzeko mahai baten hitz egitea delitua da.   Askoz hobe dira armak helburuak lortzeko berbak baino. Garesti daude   hitzak, eta batzuk bakarrik erabili ahal dituzte. Alberdi pol\u00edtiko   guztiek ez daukate hitza erabiltzeko eskubiderik. Herri-galdeketak ere   legez kanpo daude. Egunkariak itxi izan dira. Baina, demokrazia ez al da   herritarrek iritzia emateko eta aukeratu ahal izateko eskubidea  izatea?  Ez al da herritarrei ematea hitza? Zeren beldur dira  agintariak? Zeri  diogu beldur geuk? Bai ala ez esateari? Hain  lehergailu arriskutsu eta  hilkorrak al dira, bada, berbak?<\/p>\n<p>Ironikoa da jakitea politikariek komunikazio aholkulariak dituztela,   coach edo entrenatzaile antzekoak, mitinetan zer eta nola esan behar   duten jakiteko. Diktadura garaian hitza debekatuta zegoen. Are gehiago   euskaraz esandako hitza bazen. Eta gaur egun, oraindik ere, munduari   errepaso bat eman besterik ez dago hitzari batere lekurik egiten ez   zaiola ikusi ahal izateko. Alferrik esango dio munduak Israeli su-etena   ezartzeko. Hamas-i ere bost munduak zer esaten duen. Zertarako hitzekin   negoziatu misilak eta suizidak izanik? Inozoak bakea berbekin lortu  ahal  dela sinesten dugunok. Hitza, gaur egun, prostituta bat da  boterearen  atzamarretan harrapatua.<\/p>\n<p><strong>Hiltzaileak<\/strong><\/p>\n<p>Hiltzaileak gara. Denok. Inor ere ez da errugabea. Gu, geure   krisiarekin hain kezkatuta gauden guztiok, hiltzaile batzuk gara.   Milaka, milioika haur hiltzen uzten ditugulako gara hiltzaileak. Gosez   eta egarriz. Guretzat erabat gaindituta dauden gaitsotasunek jota   hiltzen ari direlako. Begiak estalita bizi gara. Hipoteka, autoa,   soinekoa eta oporrak nola ordaindu ahal ditugun. Hori da gure kezkarik   nagusiena. Haserre gaude bankariekin gure diruarekin puztu dituztelako   poltsikoak. Baina haserre gaude orain, gure diru-apurrak arriskuan ikusi   ditugunean. Lana galtzeko zorian gaudenean haserretu gara. Oso haserre   gaude orain, geuk babestu eta gozatu dugun sistema kapiltalista   neoliberal honek porrot egin dezakeela ikusi dugunean. Orain arte hain   ondo eta eroso bizi ginen&#8230; Gaur arte aurrezki kutxek inolako arazorik   gabe ematen zizkiguten maileguak gure ametsak erosi ahal izateko. Eta   arnasa lasai hartu dugu gobernuek banku handienetan dirua sartu dutela   jakin dugunean. Eskerrak! Gure diruak salbu daude! Munduan gosez eta   egarriz hiltzen direnei laguntzeko dirurik ez dago, baina bankariei   laguntzeko bai. Sistema kapitalista eusteko bai. Gu lasai gaude   gobernuek krisi honetatik salbatuko gaituztelako. Eta berriz ere amestu   ahal izango dugulako 100 metro karratuko etxea erostearekin. Bitartean,   hiltzen ari diren umeen begiradak batere ez du balio. Haientzat ez   baitago dirurik. Horregatik gara hiltzaile. Hau guztia onartu egiten   dugulako. Eta horrek, konplize bihurtzen gaituelako.<\/p>\n<p><strong>Mrs. O<\/strong><\/p>\n<p>Michelle Obamak ohitura dauka bere senarraren \u201cakatsak\u201d jendaurrean   azaltzeko. Esaterako, hitzaldi jendetsu batean kontatu zuen Barak-ek   beti lurrean botata uzten dituela galtzetinak. Bada, edozein gizonek   dituen akatsak dituela jakiteak gertukoago egiten dute Obama,   sinesgarriago. Hori guztia ondotxo daki Michellek. Emakume indartsua   dela begibistan da. Anbiziosoa ere, esango nuke. Badaki zer nahi duen,   eta badaki nola borrokatu behar duen hori guztia lortzeko. Eta iruditzen   zait bertute handia dela hori.<\/p>\n<p>Barak Obama AEBetako presidente izendatu zuten duela astebete. Eta   zazpi egun nahiko izan ditu bere hitza beteko duela, edo bete nahi duela   argi uzteko. Ole eta ole, Obamarentzat. Baina gaur Michelleren  soinekoz  hitz egin nahi dut. Senarra presidente izendatu zuten egunean  \u201cAuzokoen  festara\u201d eraman zuen soineko zuriaz. Besoak agerian uzten  zituen  soineko liluragarriaz. Michelleri gustatzen zaio besoak  erakustea eta  horrek emakume honen kemena nabarmentzen du. Izan ere,  bere adineko  emakume baten besoak normalean erortzen hasiak dira.  Bigunak izan ohi  dira. Bada, Michellek beso gihartsuak ditu eta ez  dauka batere  erreparorik maukarik gabeko soinekoak jazteko. Eta Barakek  ez dauka  batere erreparorik \u201cAuzokoen festan\u201d Michelle zeinen eder  dagoen  esateko, edo milioika pertsonen aurrean emaztearekin dantzan ari  dela,  maitasunez begiratu eta musu emateko.<\/p>\n<p>Garai gogorrak datoz Obamarentzat. Lasaigarria da jakitea etxera   itzultzen denean bere ematzearen beso gihartsuak izango dituela zain,   babesa emateko prest.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Fashion<\/strong><\/p>\n<p>Cibeles Madrid Fashion Week. Hantxe bildu dira jantzien inguruko   diseinatzaile abangoardistenak. Eta erakutsi dutenez, arropa kontuetan   ere sormenak ez du mugarik. Esaterako, Agatha Ruiz De la Pradak aterkia   buruan jarrita desfilarazi zituen modeloak. Eta Jesus Del Pozok ipurdia   bistan uzten zuen soineko bat erakutsi zuen. Ausartak? Lotsagabeak?   Denetik entzuten da modaren inguruan, artea halakoxea baita, ez ditu   gustu guztiak asetzen. Batzuetan gehiago izaten da zer-esana ematea.   Jendeak hitz egin dezala, onerako edo txarrerako. Hobea baita kritikatua   izatea inork zure inguruan hitzik ez esatea baino.<\/p>\n<p>Eta zeresana ematearen hariari tira eginaz, adierazpen harrigarri   batzuk irakurri nituen asteburuan. Andr\u00e9s Madrigal sukaldaria da.   Michelin izar bat dauka eta Gourmetour gidaren arabera 2008ko jatetxerik   onena. Bikain. Eta tentagarri, nola ez. Halere, elkarrizketa batean   kontatu du bere alaba jaio zenean haren plazenta jan zutela. ??????   Laranja, karamelu eta piperbeltz pixka batekin egin eta dena irabiatu   zuen. Batido modura edan zuten bildu ziren 8 lagunek. Hitzik gabe utzi   nau, benetan. Duna jaio zenean gogoan daukat atentzioa eman zidala bere   plazentak. Entzun izan dut batzuek gibel itxurako organua pote batean   sartuta eramaten dutela ospitaletik eta gero landatu egiten dutela.   Zortea ematen omen du. Madrigales berak ere esan zuen bitamina asko   dituela eta oso ekintza espirituala dela plazenta jatearena. Tira, hala   izango da. Garbi dago hainbat gauzatan ez naizela batere fashion.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Neira<\/strong><\/p>\n<p>Tira, Neira Maisua esan beharko nuke, ez? Hala ezagutarazi dute   komunikabideek, \u201cProfesor Neira\u201d. Galdera bat datorkit burura: Irakaslea   beharrean, igeltseroa balitz, Neira Igeltseroa jarriko al lukete   titularretan?<\/p>\n<p>Barka aurkeztu ez badut, baina pentsatzen dut gaur egun guztiok   ezagutzen dugula iazko abuztuan ustez tratu txarrak jasotzen ari zen   neskaren bikoteari \u201cerrieta\u201d egin zion gizona. Jipoia jaso zuena eta   koman egon dena: Jesus Neira.<\/p>\n<p>Iskanbila sortu du gaiak, batez ere neskak, Violeta Santander, tratu   txarrik ez zuela jaso adierazi izan duelako behin eta berriz. Iskanbila   sortu du eta telebista platotan agertu izan den neska hau gogor   kritikatu dute. Besteak beste, Neira maisua hilko balitz Espainiatik   harrika bota beharko luketela esan izan diote. Violetari ez zaizkio   barkatzen bi gauza: tratu txarrik ez zuela jaso esatea, eta ederra   izatea. Bi bekatu horiek daramatza bizkar gainean. Horiek dira bere   gurutzeak.<\/p>\n<p>Eta kontraesan handi bat dago. Baldin eta jende guztiak uste badu   neska jipoitua izan zela eta itsu dagoela, zergatik ez diote laguntza   eskaintzen? Harriak bota beharrean ez al liokete eskua eman beharko?<\/p>\n<p>Orain badirudi Madrilen Emakumeen kontrako Tratu Txarren Behatokia   Neira Maisuak zuzenduko duela. Neira igeltseroa balitz ere eskainiko al   liokete postua?<\/p>\n<p>Tira, edozein modutan, Neirak labezomorro batekin parekatu du   Violeta. Hori al da berak zuzenduko duen behatokiak tratu txarrak   jasaten duten emakumeei esakiniko dien laguntza? Usain txarra duten   korapilo gehiegi daude kontu nahasi honetan.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Sharon<\/strong><\/p>\n<p>Orain gutxi ikusi nuen aldizkari bateko kontrazalean, zimurren   kontrako krema bat iragartzen. Gorkak ere jaurti zuen galdera: Zein da   hau? Sharon? Bai, nik, bera omen da. Eta Sharon zen, nola ez. Baina   duela 10 urte baino askoz gazteagoa. Brad Pittek egin berri duen azken   pelikulako protagonista bezala, hainbat aktorek ere badirudi denboran   atzeranzko bidea egiten dutela. Zahartu beharrean, gaztetu egingo balira   bezala. Horixe da guri saltzen diguten irudia. Photoshop eta antzeko   programak erabiliz, azalaren tonua berdintzen diete, behar den lekuan   masailak findu, begi eta ezpain ertzetatik zimurrak ezabatu, begiradari   dirdira garbia eman\u2026 Edozerk balio du ederragotzeko. Eta ederra gaur   egun gaztetasunaren sinonimoa da, ez?<\/p>\n<p>Garai batean askoz argiago izaten nuen zein zen hainbat pertsonaia   publikoren eta nire artean zegoen adin diferentzia. Garbiago antzematen   zen nork zituen 20 urte eta zein zebilen 50etik gertu. Ez zen arkatz   digital miragarririk existitzen.<\/p>\n<p>Urte osoan saltzen dizkiguten irudi perfektuak biderkatu egiten dira   udaberritik aurrera. Amorrua ematen du ispilura begiratu eta zure   aurpegian sortu den zimur hori begiratzeak, zu baino dezente nagusiagoak   direnak nola gaztetzen dituzten ikusten duzun bitartean.<\/p>\n<p>Gorkak esan bezala, iritsiko da eguna non biok 70 urte inguruko   aguretxoak izango garen. Halako batean, aldizkari bateko kontrazalean   aurpegi ezagun bat ikusiko dugu, batere zimurrik gabekoa. Leuna, ederra,   garbia. Eta gaztea. Zein da hau? Sharon? Galdetuko du Gorkak. Bai,   erantzungo diot nik.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>ACDC<\/strong><\/p>\n<p>Gustuko ditugun gauzen alde askoz errazago eta gehiago mobilizatzen   gara protesta egiteko baino. Krisia dela-eta, milioika lanpotu galtzen   ari dira. Jendea hipoteka ordaindu ezinik dago. Etorkizuna beltzez   tindatua dator. Aditu guztien arabera ezkor izateko askoz arrazoi   gehiago ditugu itxaropentsu bizitzeko baino. Hau desastrea da. Baina aho   txikiarekin bakarrik egiten dugu protesta. Inguruan, familian,   lagunartean bai, zirkulu itxietan onartzen dugu hau ez doala ondo,   munduaren norabidea aldatu egin behar dela, lotsagabe apur batzuk   aberastu diren bitartean, milioika pertsona miseriara abaildu dituztela.   Kexatu egiten gara krisia dela-eta, baina ahots baxuaz hitz egiten   dugu. Ez gara manifestaldietan ateratzen. Ez dugu oihu egiten soluzioak   lehenbailehen eskatzeko, errudunen kontra zorrotz jokatu behar dela   esateko, gure lanpostuak mantendu nahi ditugula aldarrikatzeko.<\/p>\n<p>Baina gai gara gustuko  kontzertu batera joateagatik gau osoa emateko   kalean sarrerak erosi ahal izateko. Kapaz gara ACDCren kontzertuan   lehen ilaran egoteagatik 36 ordu lehenago iritsi eta kafesnez betetako   termoa eskuan egun eta erdi pasatzeko zain.<\/p>\n<p>Kontzertuek jende gehiago mugiarazten dute mitin askok baino.   Musikariak politikarien lekuan jarriko balira, agian manifestaldi   populatsuak eta aldarrikapen ugarien aldeko plazaratzea egingo genuke.   Auskalo, batek daki.<\/p>\n<p>Kontua da ihes egiteko mekanismoek askoz erakarpen handiagoa dutela   oinarrizko eskubideen aldarrikapena egiteak baino. Bizi dugun aroaren   seinale garbia da hori.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Ezer ez<\/strong><\/p>\n<p>Aspaldion ez zait ezer gertatzen. Ezer berezirik, esan nahi dut. Eta   ez dakit hori ona ala txarra den. Zelan? Ondo? Bai, betiko moduan.   Zaharrak berri. No news. Tira, berri txarrak izan baino hobe dela beti   bezala jarraitzea, ezta? Horretxek kontsolatzen gaitu, gauzak aldatzen   hasten badira agian okerrerako bidea hartuko dutela pentsatzeak.   Horregatik esaten dut ez dakidala ona ala txarra den aspaldi honetan   ezer ez gertatze hau. Egun bata eta bestea eta hurrena oso-oso antzekoak   dira. Esnatu, gosaria prestatu, ordenagailua piztu eta zerbait idazten   saiatu, bazkaria egin, siestatxoa, umearekin bueltatxoa kalean\u2026.   Errutina deitzen zaio honi. Tira, badu alde onik ere, ez pentsa. Izan   ere, inguruan gertatzen den ororekin askoz gehiago fijatzen zara.   Lagunen batekin telefonoz hitz egin eta bere bikoteari ultimatuna jarri   diola entzutea apasionatua iruditzen zaizu. Eta enamoratu berri denak   bere sexu jardunaldi sutsuak deskribatzen entzutea plazerra da. Abentura   bat iruditzen zaizu supermerkatuan txorizoa promozionatzen ari denak   pusketatxo bat eskaintzea. Edo telefono enpresa baten deia jasotzea   euren zerbitzuari buruzko galdeketa egiteko.<\/p>\n<p>Horixe du ona ezer ez gertatzeak. Korreo elektronikora iristen zaizun   edozein mezu irakurtzen duzula, edozein bideo ikusten duzula, edozein   abesti entzuten. Eta hunkitu egiten zarela. Koltxoi enpresa batek egin   duen iragarkiarekin gertatu zaidan bezala. Etxean erditu duen emakume   baten irudiak azaltzen ditu. Hori bai dela zerbait potoloa gertatzea.   Ama izatea. Ezta, Nere?<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Titanic<\/strong><\/p>\n<p>Titanic untziari gertatu zitzaionaren antzekoa pasa zait niri: horma   zuri baten kontra talka egin dut. 1912ko apirilaren 14an izozmendi   erraldoi baten aurka jo zuen itasontziak. Nik ordenagailuko orri   zuriaren kontra egin dut tupust. Eta panikoa sentitu dut, benetan.   Zerbait idatzi nahi eta ezin. Zerbait kontatu  nahi baina hutsik.   Gaurkotasunarren hariari tira egin baina inspiratuko nauen gairik topatu   ez. Irakurleak etorri zaizkit burura. Batzuei izena eta aurpegia   jartzen diet, Sallobenteko Andoniri, esaterako, \u201cSharonen erretratu   haura ikusi nabanian neuk ere horixe pentsatu naban!\u201d, esan zidan behin,   artikulu bati erreferentzia eginez. Bego\u00f1ari izena bakarrik jarri ahal   diot. Begok e-mailez bidaltzen dizkit bere hausnarketak. Aste honetan   ezingo diot, bada, pentsaraziko dion zerbait kontatu. Amarekin akordatu   naiz, noski. \u201cZergatik ez duzu Corin Telladoz idazten? Bere nobelek   bizirik sentitarazten ninduten gaztetan\u201d. Baina neuk ez dut sekula   Corinen eleberririk irakurri. Behin elkarrizketa  batean entzun niona   gustatu zitzaidan, \u201cSenarrak esan zidan ondo ematen nituela musuak. Eta   nik erantzun nion musuak ematen ikasi nuela musuei buruz idazten\u201d.<\/p>\n<p>Musika jarri dut, Titanic-eko bandak egin zuen bezala, heriotza   ahalik eta lasaiena eta atseginena izan dadin. Baina Chambaoren abestiek   beti Andaluzia ekartzen didate gogora, eta oporrak, eta eguzkia. Ihes   egiteko gogoa sartu zait. Ordenagailua itzaltzeko. Hitz txikiz eta gai   xumez eraikitako salbamendu-txalupa batetan bidaltzen dizuet aste   honetako zutabea.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Tristura<\/strong><\/p>\n<p>Horixe sartu zait Andr\u00e9s Velencoso modeloaren elkarrizketa   irakurrita: tristura. Egunkari honekin batera igandero banatzen den   aldizkarian bada atal bat \u201cDesayuno de domingo con\u2026\u201d deitzen dena.   Bertan, ezagun bati elkarrizketa laburra egiten zaio domekatan zer   gosaltzen duen kontatzen duen heinean. Bada, Velencosok ahabiak   (arandanoak), mugurdiak (franbuesak) eta masustak gosaltzen omen ditu.   Goxoak izateaz gain, \u201cantioxidatzaileak dira eta zahartze prozesua   atzeratu egiten dute\u201d. Tira, pisuzko arrazoiak, kontuan izanik Andr\u00e9s   modeloa dela. Bada, esan bezala, niri tristura sartu zait. Hara, gosaria   da eguneko plazer handienetariko bat. Esnatzeak nagi gutxiago ematen   dit gosaltzeko ordua iritsi dela jakinda. Nire laranja-zukua, kafesne   katilua eta\u2026 edo madalenak, edo ogi-xigortua gurinarekin eta   mermeladarekin, edo zerealak\u2026. Zerrenda luuuuuuuzea eta oparoa idatziko   nuke hemen. Elikagai goxoz eta osasuntsuz beteriko zerrenda. Fruta,   barruak freskatzeko eta beharrezko osasun-dosia barneratzeko. Esnekia,   hezurrei kaltzioa emateko. Eta bestelakoak indarberritua hasteko eguna   eta, batez ere, arimari ez ezik, gorputzari ere plazerezko mokaua   emateko.<\/p>\n<p>Igande  goiz perfektua eguzkiaren epeletan terraza baten esertzea da.   Aparraz betetako kafesne basokada eskatzea. Eta egunkaria irakurtzen   duzun bitartean, plantxan egin berri dizuten kurasana jatea. Zahartze   prozesua ez duzu atzeratuko beharbada, baina duzun adina daukazula,   bizirik sentiaraziko zaitu. Ahabiak eta masustak? Faborez, Andr\u00e9s!<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>36<\/strong><\/p>\n<p>Ez da koefiziente zenbakia. Ez da oinetakoa zenbakia. Ez da, ezta   ere, titulu unibertsitarioen zenbakia. Baina 36 zenbakia   behar-beharrezkoa da lana izateko. Izan ere, Vogue aldizkarian lan egin   nahi duenak, Estatu Batuetako edizioan, ezinbestekoa du 36 zenbakia   janztea. Horixe da kurrikulumean azpimarratu behar dena Anna   Wintour-entzat lan egiteko.<\/p>\n<p>Berlusconik, izerdia kentzen duen bakoitzean, bere bekokia makilatu   egiten du. Beltzaran egotea atsegin du, antza. Hauts marroiaren   sentsazioa gustatzen zaio masailetan. Ederragoa ikusten du bere   aurpegia. Eta gazteago. Izerdia erruz botatzen du urduri dagoenean,   eguzkia egon ala ez. Aspaldion baditu kezkatuta egoteko motiboak, eta   makilajetan inoiz baino  gehiago ari omen da gastatzen. Ez dakiguna da   diru publikoa erabiliko ote duen terrakota hautsak erosteko.<\/p>\n<p>Dietak nonahi. 12 urteko nerabeen iztarrak zelulitiaren kontrako   kremak iragartzen. Zimurren kontra, dordoken geneetan dagoen ez dakit   zein osagai. Autobronzeadoreak eguzkiaren ordez. Ezpain gorriak krisiari   aurre egiteko. Berlusconiren makilajea errealitateren izerdia   ezabatzeko. Eta 36 neurriaren tirania krisi garaian lana topatzeko.<\/p>\n<p>Eta hortxe dugu Susan Boyle. Ahots zoragarria duenik ez du inork   ukatuko. Baina, ez du 36 neurria janzten. Eta ez du aurpegia makilatzen,   polita ez den arren. Halere, arrakasta lortu du. Edo horregatik lortu   du arrakasta, agian. Den bezalakoa izateagatik, ahots eder bat gorputz   itsusi baten barruan. Horrek zerbait esan nahi du, ezta?<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Antonio<\/strong><\/p>\n<p>Astebete pasa da Antonio hil zenetik. Zazpi egun Vega gabe. Ez da   asko. Agian  gehiegi berari buruzko artikulo bat idazteko. Baina nik   badut Antonio Vegarekin zuzenean lotuta dagoen bizipen bat. Ez nuen   ezagutu. Ez nuen aurrez aurre izateko aukerarik izan. Ez naiz sekula   bere kontzertu batera joan, nahiz eta bere abesti asko dakizkidan,   abestu izan ditudan. Nahiz eta Antonio Vegak zerbait berezia eragiten   zuen nigan telebistan ikusten nuen bakoitzean. Taula gainean agertzeko   zuen jarrera ez-ohikoak. Artistak handitu egiten dira jendaurrean,   puztu. Vega txikia ikusten zen, ahula, eta horrek sortzen zuen   jendearekiko erakarpena.<\/p>\n<p>Duela zenbait urte, egunkari batek \u201cLehen aldiari\u201d buruzko   erreportajea egin zuen; eta hor bildu zituen famatuen hitzak. Zenbait   famaturen testigantzak. Hortxe zegoen Antonio Vega eta bere hitzek   hunkitu egin ninduten. Egia esan, ez dut gogoan zer jartzen zuen.   Sentsazioa daukat esaten zuenak besteko garrantzia zuela hitz horiek   nola esaten zituen. Kontua da, Antonio Vegak bere posta elektronikoko   helbidea jarri zuela. Eta nik erantzun egin niola. Sentiarazi ninduenaz   hitz egin nion. Eta eskerrak eman nizkion bere sentsibilitateagatik.   Bere lehen esperientzia sexualean lagun izan zuen emakumeari eskaini   zizkion hitzak guztiok amestu ditugun lerroak ziren. Antonio Vegak nire   mezua erantzun egin zuen, eskerrak emanaz nire hitzetan erakusten nuen   sentsibilitatearengatik. Hortxe hasi eta amaitu zen gure artekoa.  Sekula  ahaztuko ez dudana. <em>La chica de ayer<\/em>, abesti bat baino askoz  gehiago da niretzat.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Antzekoak<\/strong><\/p>\n<p>Barbie eta Michael Jackson ez dira hain ezberdinak. Nik antza hartzen   diet. Adinean, ia batera jaio ziren. Ilehoriak 50 urte bete ditu   aurten. Michaelek abuztuaren 29an 51 beteko lituzke. Barbieren urrezko   ezteiak ospatzen ari dira mundu osoan dozenaka ekitaldiren bidez:   diseinatzaile handien moda-desfileak, famatuen argazki-erreportajeak   Barbiez jantzita, panpinaren urtebetetze-festaren inguruko albisteak\u2026.   Eta guztiok dakigu zergatik den albiste egunotan Michael: ezustean hil   delako eta bere heriotzak hainbat zeresan sortu duelako. Atzo izan ziren   hileta-ospakizunak, baina musika munduan disko gehien saldu dituen   artistaren mitoa ez da sekula hilko.<\/p>\n<p>Barbiek eta Michaelek antzekotasun handia dute, bai. Ilehoriaren web   gunean irakurri dut esaldi hau: \u201cZu gabe plastikoa baino ez naiz\u201d.   Michael ere, taula gainean berpizten zen. Jendartean egiten zen handi.   Barbie panpinak egiten dituen pertsona batek esandakoa da beste hau:   \u201cpanpinak, errealitatezko elementuren bat izan behar du\u201d. Michael   ikustean ere, sarri pentsatzen nuen gehiago zuela fikziotik   errealitatetik baino.<\/p>\n<p>Barbieri buruz denetik idatzi eta esan izan da: feministak alde izan   zituen garai batean. Gero, argalegia zegoela eta fribolitatearen eredu   zela kritikatu zitzaion.<\/p>\n<p>Michaeli buruz, berriz, zer ez da esan? Musikak eman duen jeinurik   handienetarikoa izan dela, haurrekin gehiegikeriak egin zituela\u2026<\/p>\n<p>Barbie eta Michael. Panpina eta\u2026. Hautsitako jostailua. Bai batak,   bai besteak, seguruenik, ez du sekula benetan izan nahi zuena izatea   lortu.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Aurreiritziak<\/strong><\/p>\n<p>Onartzen dut aurreiritzi batean erori naizela. Eta ez dakizue zenbat   ernegatzen nauen horrek. Tira, hobe esanda, kezkatu egiten nau. Hara,   pasa den astean gertatu zitzaidana kontatuko dizuet. Osasun zentrora   joan nintzen emaginarekin ordua neukalako. Nire aldamenean Hego   Amerikako neska bat zegoen eserita. Horrelakoetan ohitura daukat hitza   emateko eta biok haurdun geundela kontuan izanik erraza izan zen   berriketan hastea. Neska edo mutila daukagun, lehenengo haurdunaldia den   edo aurretik beste seme-alabaren bat daukagun, sintomak, nekeak\u2026. Une   batean lan-kontuak atera ziren. Berak esan zidan oraindik ez duela baja   hartzerik nahi eta nik automatikoki pentsatu nuen: gizajoa, auskalo  zein  egoeratan dagoen lanean. Asteburuan ere lan dezente zuela esan  zidan,  eta nik ostalaritzan aritzen zela pentsatu nuen, edo  garbiketa-lanak  egiten zituela. Halako batean zuzenean galdetu nion:  zertan aritzen  zara? \u201cMedikua naiz, eta Donostiako klinika batean  egiten dut lan\u201d,  erantzun zidan berak. Eta mutu geratu nintzen. Ez  nuelako horrelakorik  espero. Bere jatorrikoak nekez ikusten ditudalako  lizentziatuta. Are  gutxiago gure artera etorri eta ikasitakoan lanean.<\/p>\n<p>Eta amorrua eman zidan hori pentsatzeak. Onartzen nuelako neska hori   alemana edo italiarra zela jakingo banu ez nukeelako pentsatuko etxeak   garbitzetik bizi zenik.<\/p>\n<p>Normalizazioaz hitz egiten dugu, balore handiekin betetzen zaigu   ahoa, eta oraindik ere aurreiritziz betetako bizitza da gure   pentsamenduen oinarria. Eskerrak errealitatea hor dagoen belarritik tira   egiteko.<strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Udako plazerak<\/strong><\/p>\n<p>Plazera guztiz deshinibitu da. Lehen, antza, plazera sentitzea lotsa   gorritzeko arrazoia zen. Gaur egun, zenbat eta plazer gehiago izan, are   eta zoriontsuagoa zara. Baina zerk ematen digu plazera? Zertan eman  nahi  genuke eguneko zatirik handiena? Festarik-festa? Lotan?  Bikotearekin  jolasean? Egin berri duten inkesta baten arabera, badirudi  plazerik  handiena jateak ematen digula. Eta horren ostean daude  familia,  bidaiatzea eta txokolatea. Bosgarren postuan, oso atzetik,  sexua dago. <em>El  principe de Bel-Air <\/em>telesailean bada esketx  zoragarri bat horren  inguruan. Bertan, hiru ahizpek sukaldean topo  egiten dute gauerdian, lo  egin ezinik. Zertan? Jaten. Eta haietako  batek dio jateak sexuak baino  askoz plazer handiagoa ematen diola eta,  gainera, plazer horrek dezente  gehiago irauten duela orgasmoak baino.<\/p>\n<p>Opor-sasoian gaude. Eta goiko zerrendan aipaturiko elementu guztiak   uztartzen ditu garai horrek: janaria, familia, bidaia, txokolatea eta   sexua. Beharbada horregatik egoten gara urte osoa udara noiz iritsiko   zain. Nahiz eta, askotan, etxera itzultzeko irrikaz egon berehala.   Bidaiatzea nekagarria delako. Etxetik kanpoko buffetak betegarriak   direlako. Egun osoa familiarekin pasatzea gehiegizkoa izan daitekeelako.   Txokolatezko izozkiek arrastoa uzten dutelako gerri bueltan. Eta uste   genuena baino sexu gutxiago praktikatu dugulako.<\/p>\n<p>Banan-banan eta bakoitzari bere tokia emanaz askoz gehiago gozatzen   da plazerez. Eta, ondo antolatuz gero, jateko, familiarekin egoteko,   bidaiatzeko eta sexua praktikatzeko denbora urte osoan dago.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Astelehena<\/strong><\/p>\n<p>Logikak esaten digu gauzak astelehen batez hasi behar ditugula.   Horregatik, logikagatik, astelehen baterako uzten ditugu dieta-hasierak,   astelehen batez esaten dugu emango dugula izena kiroldegian,   erretzaileek astelehena izan arte atzeratzen dute tabakoa uzteko   erabakia eta, oro har, egiteko ditugun gauza horiek guztiak   \u201castelehenerako\u201d uzten ditugu. <em>Logika<\/em> esan dut? Tira, <em>alferra <\/em>esan  nahi nuen; nagiak eragiten digulako berez egin nahi ez ditugun baina  egitea komeni diren gauza horien atzerapena.<\/p>\n<p>Ofizialki, astelehena asteko bigarren eguna da egutegi gregorianoaren   arabera eta asteko lehen lan-eguna ISO 8601 arauaren arabera.<\/p>\n<p>Bada, hasierako logikaren kontuari helduz, aste honetan gertatu   zaidana kontatuko dizuet. Dunak bere estreinako eskola-eguna izan du.   Uda osoa eman dugu eskolan hasi behar zuela eta irakaslearen izena   errepikatuz, zenbat ikasiko duen kontatuz eta egingo dituen lagun   berriak izendatuz. Egia esan, uste dut askoz urduriago nengoela ni neu   alabaren lehen eskola-egunarekin, Duna bera baino. Izan ere, asteari   egun bat kendu diot nahi gabe. Ikastolako lehen egunak astelehena izan   behar zuela konbentzituta, irailaren 8\u00aa, Arrate Eguna, astelehen bihurtu   dut. Eta ez naiz ohartu asteartea zela, egunkaritik deitu didatenera   arte nire zutabea ez dutela jaso esanaz. Ai ama!<\/p>\n<p>Alegia, gauza guztiak ez direla astelehen batez hasten. Ezta domekan   amaitzen ere. Eta zutabea idazteko gaia eman badit ere, presaka   idatzitako hitz hauek azkenean demaseko <em>astelehenarekin <\/em>egindako  artikuluaren usaina hartu dutela.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Albiste ona<\/strong><\/p>\n<p>Gutxitan izaten da aukera albiste onak irakurtzeko. Ez daudelako edo   ez dutelako interesik sortzen? Auskalo. Edozein modutan, internet bidez   iritsi berri zaidan notizia on bati buruz hitz egin nahi nuke gaur.   Unicefek emandako datuen arabera, azken hogei urteotan gutxitu egin da   haurren heriotza-tasa. 1999. urtean, batez beste, bost urtez azpiko 12,5   milioi haur hil ziren munduan. Aurten kopuru hori 8,8 milioira jatsi   da. Zeri esker? Txertoei, osasun-laguntzari, bitaminei eta eltxo-sareei   esker. Hau da, guretzat guztiz arruntak diren eta munduko hainbat   bazterretan eskura ez dituzten baliabideei esker.<\/p>\n<p>Kuriosoa da ze aste honetan bertan jarri diogu Dunari bere sehaskan   dosel fuksia bat. Hantxe ibili ginen zein polita geratzen zen eta gure   alabak orain benetako printzesatxoa dirudiela esaten. Dosela deitzen   diogu eta dekorazio-elementu bezala erabiltzen dugu. Leku askotan,   berriz, eltxoen kontrako armarik eraginkorrena da, eltxoek igortzen   duten malaraiaren kontrako botikarik efektiboena.<\/p>\n<p>Ezinegona sentitu dut. Eta amorrua nire buruarekiko. Alabaren logela   \u201cedertzeko\u201d erabili dudan sare horrek milaka haur heriotzatik babes   ditzakeelako.<\/p>\n<p>Albistea ona da, bai. Baina, halere, 8,8 milioi haur hil dira aurten.   Berez hil behar ez zuten haurrak. Pneumoniak, beherakoak edo   desnutrizioak jota bost urte betetzera iristen ez diren umeak.<\/p>\n<p>Ez dut dosela kendu alabaren logelatik, baina gazteluetan bizi diren   printzesen ipuina beharrean, munduan bizi diren milaka haurrei eta   eltxo-sareei buruzko istorioa kontatu diot.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Zibilizatu?<\/strong><\/p>\n<p>Haurrak basatiak dira, eta hori da beraien bertuterik   handienetarikoa. Puruak dira, batere pentsatu gabe jokatzen dute,   instintiboki. Gorputzak zer eskatu, hura ase. Helduok egiten ez ditugun   hainbat eta hainbat gauza errepikatzen dituzte. Berdin zaie eskua   zaborrean sartzea. Lurrean etzango dira dutxatu eta ilea garbitu berri   izan arren. Lokatzez zipriztindutako txirristan behera jolastuko dira   arropa zuriekin. Jendea inguratzen zaienean, batzuetan irribarrea   eskainiko die, bestetan muturra erakutsiko, ezkutatu egingo dira, edo   masailean jasotako musuaren arrasto bustia lehortuko dute eskuaz.   Zibilizatu gabe daudela esaten dugu.<\/p>\n<p>Eta zer da zibilizatzea? Hiztegiaren arabera, zibilizatzea kultura   jakin bat jasotzea da, ideolog\u00eda konkretu bat, sinismen batzuk,   baloreak, ohiturak eta legeak\u2026<\/p>\n<p>Nik hitz batekin parekatuko nuke zibilizatzea: beldurrarekin. Haur   \u201cbasati\u201d horiek ustez beraien onerako diren zenbait baloreekin hezten   ditugu. Legeak ezartzen dizkiegu. Ohiturak erakusten. Ondorioz, umeak   estreinatu berri dituen zapata dirdiratsuak zikintzeko beldur dira.   Lurrean aurkitutako ezer ez dute ahora eramango gaixotuko diren beldur.   Errespetuz eta edukazioz jende guztiari irribarrea eskainiko diote,   beldur direlako kontrakoa egin ezkero ez ote dituzten txarrerako   hartuko.<\/p>\n<p>Beharrezkoak dira legeak, arauak, baloreak\u2026 Baina bi urteko gure   alaba \u201cbasatiaren\u201d zoriona ikusita, pentsatzen dut zibilizatzen den   neurrian jasoko dituen beldurrek orain den bezain alaia izatea   eragotziko diotela. Eta pena da.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Antsietatea<\/strong><\/p>\n<p>Gosea zuen astoari pentsuz betetako bi fardel zintzilikatu zizkioten   eta gosez hil zen bitetako zeinetik jan ez zuelako jakin. Zeinen egia   handia, aizue! Pasa den astean erosketak egitera joan nintzen. Hara,   denda batean sartu eta orain hain modan dauden rebekatxoak edo puntuzko   jertse irekiak ikusi nituen apal batean. Hurreratu egin nintzen  haietako  bat erosi asmoz. Zein, ordea? Beltza, grisa, urdina, berdea,  horia,  gorria, arrosa, morea, estanpaturen bat\u2026.? Ea, urdina ondo  zetorkidan  polo grisarekin\u2026 Halere, gorriak ondo ematen dit aurpegira\u2026  Horia? Beti  gustatu izan zaidan kolorea da\u2026 Ez, ez\u2026 izatekotan, fuksia,  ausartagoa\u2026  Bihotz-taupadak azkartzen ari zitzaizkidala nabaritu nuen.  Jertse bat  hartu eta ondokoa egokiagoa zela begitantzen zitzaidan. Eta  hura  hartzean ondokoa askoz erakargarriagoa zela uste nuen. Edo  modernoagoa.  Edo, edo, edo\u2026. Kolorez margotutako infernu hartan arnasa  hartu ezinik  hasi baino lehen erabaki nuen handik ateratzea. Bizkor.  Azkar. Ziztu  bizian. Eta jertserik hartu gabe, noski. Izozki dendetan  ere horixe  gertatzen zait, txiklezko edo babarrunen zaporeko izozkiaren  artean  aukeratu ezinik, azkenean betikora jotzen dudala: bainila edo  nata edo  limoizkora.<\/p>\n<p>Alfred Hitchock biziko balitz, <em>Txoriak<\/em> estiloko gidoi bat   idatziko luke zentro komertzial batean egokituta. Portzierto, rebeka   hitza Hitchockek zuzendutako izen bereko pelikulako protagonistak   zeraman jertsetik dator. Koloretako jertseen erasoa irudika dezaket,   nire gainera erortzen, begiak itsutzen, lepoa estutzen\u2026 Lagundu!<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Kaosa<\/strong><\/p>\n<p>Charlize Theronek anabasa gorroto du. Loa ere kentzen dio emakume   horri desordenak. Eta ni bat nator berarekin. Tira, egia esan, niri  loa   ez dit kentzen, ez da horrenbesterako. Baina onartzen dut eguna joan   eta eguna etorri gauzak nola endredatzen diren ikusteak burua ere   anabasa bihurtzen didala. Etxea jasota ikustea gauza ederra da, baina   umeak daudenean ez da batere erraza. Zuk jasotzen duzun jostailua handik   bost minutura guztiz zabalduta aurkitzen duzu berriz ere etxean zehar.   Puzzleko atalak ohe barruan daudela ohartzen zara. Ohe azpian   galtzetin-plaga dagoela. Armairuko apaletako kamisetek Everestak baino   altuera handiagokoa dirudite bata bestearen gainean botata daudelako,   ordenatu gabe. Etxeko hari gabeko telefonoa jotzen hasten da eta haren   soinuari jarraiki konturatzen zara lorontzi barruan dagoela, umeak han   utzita. Sofako kuxinen azpian denetik dago: yogur-tapak, txupeteren bat,   koilara txiki bat\u2026. Ohartzen zarenerako, anabasa zure buruan ere   kokatzen da. Eta pentsamenduak desordenatzen hasten zaizkizu, erabakiak   hartzeko trabak dituzu, umorea aldatzen zaizu eta errazago urduritzen   zara. Hori ere eragiten baitu etxeko kaosak: buruko kortozirkuitoa. Eta   une horretan erabakitzen duzu iritsi dela gauzak beren jatorrizko  lekuan  uzteko eguna. Jostailuak jostailuak gordetzeko kaxan.  Galtzerdiak bere  tiraderan. Kamisetak ondo doblatuta apalean.<\/p>\n<p>Sofan eseri eta dena txukun ikusteak berehalako efektua eragiten du   buruan. Eta irribarretsu begiratzen duzu zeinen ordenatua, eta handia,   den zure mundu txikia.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<h2 id=\"2010\"><strong>2010<\/strong><\/h2>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Sudur gorria<\/strong><\/p>\n<p>Harrigarria da nola alda dezakeen gauza txiki batek pertsonon   jarrera. Esaterako, pailazo sudur gorri horietako batek. Egin al duzue   inoiz froga? Niri Errege Magoek musu xelebre horietako bat utzi zidaten   zapatan. Hasieran, nola ez, harridura. Zergatik hau? Baina ohartu   orduko, bilduta zetorren plastikoa puskatu, sudurra atera eta niri nola   geratzen zidan jakin nahi izan nuen. Estreinakoz jantzi nuen nire   bizitzan pailazo musu  bat eta zin egiten dizuet automatikoki hasi   nintzela pailazokeriak egiten! Batere graziarik ez zutenak, noski, baina   nire barruan botoiren bat sakatu izan banu bezala, alabei eta  bikoteari  neuk ere tarteka nire barruan ondo gordeta umorista bat  badudala  erakutsi nahi izan nien. Gorkak jantzi zuen gero opari bitxia.  Eta bera  ere instante berean hasi zen pailazokeriak egiten. Dunak  sudur gorrien  beharrik ez du berezko grazia erakusteko, baina hura ere  barrez  lehertzen zen gurasoak hain xelebre ikusita.<\/p>\n<p>Ene, hainbeste liburu, terapia, saio, psikologo, ariketa, arnasketa   eta erremedio daude merkatuan zoriontsu izateko, eta kontua da pailazo   sudur gorri bat jartzea nahikoa dela barrea eragiteko, eta barre   egiteko!<\/p>\n<p>\u201cElur urte, gari urte\u201d dio esaerak. Elurra franko egin du, orain   urteak zer ematen duen ikusi behar. Baina benetan, goibel esnatzen   zaretenean, batere garestia ez den terapia probatu. Beti iruditu izan   zait pailazo lanbideak oso esker onekoa behar duela izan, jendeari   barrea eragitea baino gauza ederragorik ez baitago; eta gure   txikitasunean, sudur gorria jartzeak pailazo senti arazi zaitzake.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Gosaria<\/strong><\/p>\n<p>Ez da gauza bera ez gosaltzea gogorik ez duzulako, edo jateko ezertxo   ere ez duzulako ez gosaltzea. Raimundo Amador goserik gabe esnatzen  da.  Edwing goseak jota esnatzen da goseak jota lokartzen delako. Santo   Domingon ezagutu nuen Edwing. Kalean bizi zen bere etxean ez zutelako   nahi. Hori esaten zuen berak, aita hil zitzaionetik ama beste gizon   batekin bizi zela eta gizon hark ez zuela maite. Jipoitu egiten zuela.   Eta ama beldur zela semea defendatuz gero senarrik gabe geratuko ote zen   bigarrengoz. Eta Dominikar Errepublikan senarrik ez duen emakumea ez  da  deus. Horregatik egin zuen etxetik ihes, nahiago zituelako  bizitzaren  jipoiak jaso gizon arrotzaren eskuak emandakoak baino.<\/p>\n<p>Egunotan milaka irudi datozkigu Haititik. Lurrikarak eragindako   kalteak bereziki umeek nozitzen dituzte. Milaka haur noraezean.   Familiarik gabe. Galduta. Gupidagaberen batek bahitu eta salduko dituen   arriskuan. Lurra dardarka hasi aurretik amaren babesa gutxienez bazuten   ume horiek. Lurraren sustraiak errotik puskatu diren unean apurtu dira   familiarteko kateak. Eta geratzen zaien bakarra plater huts bat beteko   duen ezezagunaren eskuzabaltasuna da.<\/p>\n<p>Edwingek gorroto zuen Dominikar Errepublika irla bat delako, eta   ezinezkoa delako inora alde egitea. Nora? Haitira? Esaten zuen, hura   askoz okerrago zegoela jakinik.<\/p>\n<p>Gorantz begiratzen zuen, zerurantz, eta egunen batean hegazkin batean   alde egitearekin egiten zuen amets. Bizitzak dardararik egiten ez duen   leku batera. Gosaltzea \u201cgogoaren araberako erabakia\u201d den lekuren  batera.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Parentesiak<\/strong><\/p>\n<p>Abenduaren 31kako gaueko 12etan parentesi bat zabaltzen da.   Urtarrilaren 1eko gaueko 12etan ixten den parentesia, alegia. 24 ordu   horietan bizitza berri bat hastea posible dela sinesten dugu askok. Eta   amets egiten dugu urte berriak ekarriko digunarekin. Desio ditugun   gauzen artean zein beteko zaigun pentsatzen ospatzen dugu urtearen   soineko berria. Eta xanpainaren burbuilak bezala, halakoxe mozkorraldi   pozgarri batek pozoinduta hasten dugu urtea.<\/p>\n<p>Urtarrilaren 19ko gaueko 12etan parentesi bat zabaltzen da.   Urtarrilaren 20ko gaueko 12etan ixten den parentesia, alegia.   Donostiarrak inoiz baino donostiarrago sentitzen dira 24 ordu horietan.   \u201c\u00d1o\u00f1ostiarrismoa\u201d arnasten da alderik alde: \u201cDonostia bakarra   munduan\u2026.\u201d, jotzen dute danbor hotsek. Konstituzio Plaza dardarka hasten   da, bihotz-taupadek sortutako lurrikara milaka oinen azpian. Burua   lehertzera arteko burrundara haurren eta nagusien ilusioetan.<\/p>\n<p>Martxoaren 8ko gaueko 12ak jota parentesi bat zabaltzen da. Egun   bereko gaueko 12etan ixten den parentesia, alegia. Eguna lilaz pintatuta   esnatzen da. Emakumeon iraultzaren garrantzia aldarrikatzen da.   Oraindik ere gauza asko, gauza gehiegi, ez direla apenas aldatu   gogorarazten da. Eta Donostian, ehunka pertsona biltzen da Lilatoiaren   aitzakian, elastikoa jarrita emakumearen aldeko lasterketa egiteko.<\/p>\n<p>2010 urteko danbor hotsek Merezimendu Hiritarraren Garaikurra emango   diote Lilatoiari. Eta nik amets egin nahi dut egunen batean posible   izango dela parentesirik gabeko mozkorraldi pozgarriak pozoinduta   bizitzea.<\/p>\n<p><strong>Museoak<\/strong><\/p>\n<p>Haur batek zer egiten du museo batean? Korrika ibiltzen da alde   batetik bestera. Dena ikusi nahi du. Dena miatu nahi du. Dena ukitu nahi   du. Oihuka dabil aretoan zehar. Harritu duen hori zer den kontatu nahi   dio munduari. Aurkitu duen objektu xelebrea erakutsi nahi dio amari.  Eta  aitari deskribatu nahi dio zer nolako irudia ikusi duen horman   zintzilik. Dena berria da umearentzat eta garrasika zabaldu nahi ditu   nobedadeak eragiten dizkion sentsazioak, bera izan balitz bezala   aurkikuntza hori egin duen lehen pertsona.<\/p>\n<p>Heldu batek zer egiten du museo batean? Poliki ibiltzen da alde   batetik bestera. Dena ikusi nahi ez badu ere, gehiena ikusi behar duela   sentitzen du. Zor diola hori artistari, edo bere buruari, edo ordaindu   duen sarrerari. Isilik dabil aretoan, eta alde batetik bestera saltaka   eta oihuka dabilen umearen oihuak traba egiten dio. Berak obraren   edertasunaz gozatu  nahi duelako, isiltasunean. Ez du inori sentitzen   duena kontatzeko beharrik. Ikusi dituen zenbait gauza lehen ere ikusi   dituen sentsazioa dauka. Edo museoan erakusgai egoteko besteko balioa ez   duela pentsatzen du. Artistak bere obran islatu nahi izan duena   ulertzen saiatuko da. Eta obraren aurrean segundo luzeak emango ditu   zutik, pentsakor, hausnartzen.<\/p>\n<p>Museoak ez daude umeentzat eginak, nahiz eta haurrak diren euren   inozentziarekin artearen edertasunaz inolako erreparo eta konplexurik   gabe gozatzeko gai direnak. Nik, artista banintz, nahiago nuke nire   artelanaren aurrean ume batek duen erreakzio basatiaren lekuko izan,   heldu baten jarrera hausnartua ezagutu baino.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Lazo arrosa<\/strong><\/p>\n<p>Titia ematen diot nire txikiari eta sekula imajinatu gabeko   sentimenduak eragiten dizkit horrek. Mugagabeko maitasuna alabarekiko   (hori berezkoa da, bularra edo biberoia eman), eta deskriba ezin   daitekeen gozamena bularrarekiko.<\/p>\n<p>Horregatik amorrarazten naute bularrekin \u201cjolasean\u201d aritzegatik dirua   irabazten duten lotsagabeek. Bularrak txikitzeko asmoz, osasunaren   terrorista den sasi-profesional batengana jo zuen duela 10 urte emakume   batek. Bularrak txikitu zizkion bai, baina ez neurrian, oso-osorik   txikitu baizik, mina emateraino, osasuna galtzeraino hondatuz. Izenik   eta abizenik jarri ez zaion Donostiako mediku horren argazkiz josiko   nituzke kaleak, markesinak eta leihoak.<\/p>\n<p>Guztiok ezagutzen dugu bularreko minbizia nozitu izan duen norbait.   Emakumeok badakigu zer den bularrean pinporta arraro bat sumatzeak sor   dezakeen izua. Zapi arrosak, buruan edo bihotzean, solidaritatea   hedatzen du. Poztu egiten gara ezagun batek izendaezina den minbizia   gainditu duela jakiten dugunean. Galdutako ilea hazi zaiola ikusten   dugunean. Berpizten denak dirdira berezia izaten baitu begiradan,   azalean.<\/p>\n<p>Horregatik, alabari titia ematen diodan bakoitzean sentitzen dut   bularraren estetikak ez duela deus balio, txikia zein handia izan,   elikatzeko eta maitasuna igortzeko tresna perfektua dena ezin dugu   tirania estetikoaz baliatzen diren sasi-mediku lotsagabeen esku utzi.   Ederragoa al da bular tentea eroria baino? Ederragoa al da bular betea   lotsati azaltzen den ttipia baino? Umeak amaren titia maite du, den   bezalakoa delarik ere.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Estetika<\/strong><\/p>\n<p>Puf! Hasi dira estetikaren orratzak begiak zirikatzen. Aldizkarietan   horixe da gai nagusia: badator uda, presta zaitez! Eta prestatzeak,  nola  ez, argaltzea esan nahi du, kiloak galtzea, azala garbitzea,  sabela  abdominalez jostea, izterrak gogortzea, ipurdia tentetzea,  bularrak  altxatzea, aurpegiko zimurrak ezabatzea, ilea dirdiraz  zipriztintzea\u2026.  Horretarako milaka produktu daude, zein baino zein  hobeak eta garestiak.  Mirariak egiten dituzten luxuzko kremak (2.000  eurokoren bat ere  badagoela irakurri dut aldizkari batetan!),  erlaxagarri bezain  eraginkorrak diren masajeak, edertzea helburu duen  kirurgia\u2026. Tsunami  batek beste indar duen olatua da estetikaren  negozioa. Eta harrapatuta  gauzka. Badakigu perfekzioa ez dela  existitzen. Badakigu gaur egun  fotoshopa erabiltzen dela perfekzio  itxura lortzeko. Badakigu  garrantzitsuena barruko edertasuna dela.  Eduard Punseti entzun nion  elkarrizketa batean ikusezina den gimnasia  mentala egiteak neurona  kopurua ugaldu egiten duela, eta badakigu askoz  aberasgarriagoa dela  neuronak irabaztea kiloak galtzea baino. Hori  guztia badakigu baina,  halere, udaberriko eguzki printzak hasten  direnean, gazteago egingo  gaituen kremaren iragarkiari begira jartzen  gara, eta 2.000 eurokoa  erostea ezinezkoa bazaigu ere, 20 euro balio  dituenarekin egingo dugu  proba. Hondartzara joaten garenean, izterrak  gogor eta zelulitisik gabe  ditugula etzaten garenean toailan, orduan  ekingo diogu Punsetek  aipatutako gimnasia ikusezina praktikatzeari.  \u201cMen sana in corpore  bello\u201d.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Lapurrak<\/strong><\/p>\n<p>San Jose loreak ikusi ditut zelaian. Badator udaberria. Orain,   kukuaren kantua entzuten dudanean poltsikoetan euroren bat eramatea   bakarrik falta zait. Izan ere, krisiaren azazkal zorrotzek atzamarkatzen   gaituztenetik, sineskerietan ere sinesten hasi gara. Bada ez bada!<\/p>\n<p>Krisiak lapurretak ugaritzen ditu. Ebasle askok zilegitasuna hartzen   dute, egiten ari direna guztiz normala balitz bezala. Horien artean  dago  Iberdrola. Kontua da gaur egun ez direla hilero joaten kontadorea   irakurtzera. Horren ordez, aurreko urtean kontsumitutakoaren bataz   bestekoa ateratzen dute eta horixe da kobratzen dizutena. Gero, benetako   irakurketa egiten dutenean, gutxiago kontsumitu baduzu, dirua   bueltatzen dizute. Sekula halakorik! Nola liteke gastatu gabeko   elektrizitatea kobratzea? Hori legala al da? Amorratuta deitu dut   Iberdrolara kontu-eske eta, nola ez, errobot horietako batek erantzun   dit. Ernegatuta, birritan errepikatu behar izan dizkiot nire datuak, ez   ninduelako \u201culertzen\u201d. Bost minuturen ostean lortu dut benetako  pertsona  batekin hitz egitea eta badakit berak ez duela ezeren errurik,  eta ez  duela zertan justifikatu defendaezina den enpresa-politika,  baina nire  haserrea entzun behar izan du.<\/p>\n<p>Zeinen inpotentea sentitzen zaren aurpegirik ematen ez duten   legalizatutako lapur profesionalen aurrean. Gure kontura betetako   poltsikoak geroz eta gehiago handitzen dituzten bitartean, euren   boterearen ikurra den 365 metroko altuerako dorre erraldoia eraikitzen   ari dira. Seguru han goitik urte osoan entzuten dela kukuaren kanta.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>6.000<\/strong><\/p>\n<p>Danielle Steel idazleak 70 liburutik argitaratu ditu, 500 milioi   aletik gora saldu eta bere etxean 6.000 oinetako omen ditu. Horixe baitu   benetako pasioa, zapatak alegia. Pasioa baino obsesioa, esango nuke   nik. Izan ere, 6.000 zenbaki handiegia da pasiotzat hartzeko.   Imajinatzen al duzue katuak maite dituen batek 6.000 katu biltzea   etxean? Edo irakur zale amorratu batek 6.000 alez betetako liburutegia   izatea? Egia esan, liburuak dituena obsesionatua dagoela baino pertsona   azkarra, argia eta interesgarria dela esango genuke. Askoz hobeto  ikusia  baitago liburu-bilduma egitea oinetakoak erostea baino. Balio  gehiago  ematen omen diogu adimena lantzeari takoi gainean ederrago  irudikatzeari  baino, nahiz eta estetika  literatura baino askoz gehiago  kontsumitzen  den.<\/p>\n<p>Edonola, nik uste nuen oinetako zalea nintzela baina ezetz ohartu   naiz. Eskaparateetako eta aldizkarietako zapatak ikusten gehiago   disfrutatzen dut horiek erosten baino. Hara, larunbatean Donostian izan   nintzen Mariarekin eta takoi luzedun zapata ederrak probatu nituen. Ai   ama! Ezin asmatu haien gainean ibiltzen! Hantxe laga nituen,   erakusleihoan, beste vouyeur baten gozamenerako.<\/p>\n<p>Badirudi mendebaldeko emakumeek, batez beste, 19 zapata-pare   dituztela armairuan. Ni ez naiz inondik ere kopuru horretara iristen.   Nola liteke oinetako zalea izan eta batez bestekora ez iristea?   Psikologoen hitzetan, oinetakoak konpultsiboki erosteak autoestima   baxuarekin lotura zuzena du. Tira, horixe izango da arrazoia, nire burua   aspaldion ondo maite dudala, eta ez dudala zapaten beharrik. Ez da   gutxi.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Hatz-marka<\/strong><\/p>\n<p>\u201cEgunkarian\u201d argitaratu nuen nire estreinako ipuina. KZ gehigarriko   arduraduna zenak, Luistxo Fernandezek, aukera eman zidan eta akorduan   daukat nola bere ironia fin horrekin esan zidan idazle bihurtzen   nintzenean berari eskainiko niola nire lehen elkarrizketa. Hamar urte   baino gehiago pasa dira, oso gaztea nintzen garai hartan eta nire lana   publikatzeak poz eta zirrara la\u00f1oa, biak eragin zizkidan. Domeka batez   ikusi zuen argia \u201cEstreinako aldia\u201d ipuinak eta hurrengo egunean jaso   nuen Xabier Mendiguren editorearen telefono-deia. Urtebete baino   gehixeago pasata kaleratu genuen \u201cTentazioak\u201d.<\/p>\n<p>2003eko otsailaren 20an itxi zuten Egunkaria. Atxilotuak, jendea   lanik gabe eta irakurleak euskara hutsez irakurtzeko aukera ematen zuen   egunkaririk gabe. Horratx emaitza. Eta zazpi urte pasa behar izan dira   \u201cerrugabe\u201d hitza irakurri eta entzuteko hainbat eta hainbat   komunikabideetan. Gezurra baita kontrakoa adierazi bitartean denok   garela errugabe. Gizarte honek zalantzaren atzamarrarekin markatzen   zaitu norbaitek ahotsa altxatzen duen une berean. Eta, batzuentzat,   atzamar erakuslearen hatz-markak hor iraungo du beti. Nahiz eta epaileek   errugabetasuna azpimarratu. Zalantzaren orbaina ez du epai batek   ezabatzen. Ezta auzipetuek urte hauetan guztietan bizi izandako guztia   ere.<\/p>\n<p>2003 hartako otsailaren 22an, milaka euskaldun estreinako aldiz   elkartu ginen Egunkariaren itxieraren kontrako manifestazioan. Balio   dezala atzamar koipetsu batek utzitako markak ez ahazteko batzen   gaituena banatzen gaituena baino askoz gehiago dela.<\/p>\n<p><strong> <\/strong><\/p>\n<p><strong>Klik<\/strong><\/p>\n<p>Horixe besterik ez dugu behar gure buruko torloju txiki bati buelta   emateko. Klik bezalako hitz onomatopeikoa. Hain sinplea eta, era berean,    hain konplikatua. Bi urte inguru ditugunean klik egin behar digu   buruko torloju nanoren batek txizari eta kakari eutsi eta, fardelean   egin beharrean, komunean egitea komeni zaigula barneratzeko. Gerta   daiteke urtetan burugabeen antzera gidatu eta gero, istripu txiki bat   izan ostean buruko klikak betiko ohar-araztea azeleragailua ez dela   estutu behar. Izan daiteke bidaia batean ikusitako zerbaitek eragitea   buruan klik eta, ondorioz, bizitza aldatu behar dugula deliberatzea. Edo   irakurritako liburu baten ostean igarritako klikaren ondorioz bikotea   maite ez dugula sentitu eta hura uzteko erabakia hartzea. Posible da   buruko torloju txiki batek klik egin eta erotzea, zoratzea, arrazoia   galtzea. Urteak iraun dituen koma batetik bat batean esnatzea, klik egin   eta gero. Posible den bezalaxe estreinakoz ikusi duzun pertsonarekin   seko enamoratzea. Buruak klik egin arte, bere hatsa belarri ondoan   sentitu gabe ezin duzula bizi sentitzeraino. Orduan, klik hori klipa   bihurtzen da, Korapiloak liburuko olerki batean idatzi nuen bezala,   \u201cKlipa zara nire memorian, eta ezin zaitut burutik kendu\u201d. Ranulph   Fiennes abenturazalea da eta berak esana da heriotzak ez duela gehiegi   kezkatzen. Bizipen latzek sari horixe ematen baitute, hiltzeari diogun   beldurrak klik egitea.<\/p>\n<p>Kontrola ezin dezakegun botoia da klik-a. Gutxien espero dugunean   aktibatzen dena. Hain sinplea eta, era berean, hain konplikatua. C\u2019est   la vie.<\/p>\n<\/p>\n<p><\/p>","protected":false},"excerpt":{"rendered":"<p>Aqu\u00ed encontrar\u00e1s una selecci\u00f3n de los art\u00edculos publicados en la secci\u00f3n Plaza de Gipuzkoa del Diar\u00edo Vasco, organizada por a\u00f1os: 2008, 2009, y 2010. 2008 Ezin Zahartzen ari naiz. Takoi luzeak jantzita nekatu egiten naiz. Horregatik uste dut zahartzen ari naizela. Orain gutxi oinetako zoragarriak erosi nituen. Eskaparatean ikusi eta guztiz sorgindu ninduten. Nire izena [&hellip;]<\/p>\n","protected":false},"author":3,"featured_media":0,"parent":479,"menu_order":1,"comment_status":"open","ping_status":"closed","template":"","meta":{"ngg_post_thumbnail":0},"_links":{"self":[{"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/122"}],"collection":[{"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages"}],"about":[{"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/types\/page"}],"author":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/users\/3"}],"replies":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/comments?post=122"}],"version-history":[{"count":1,"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/122\/revisions"}],"predecessor-version":[{"id":509,"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/122\/revisions\/509"}],"up":[{"embeddable":true,"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/pages\/479"}],"wp:attachment":[{"href":"https:\/\/jasoneosoro.com\/es\/wp-json\/wp\/v2\/media?parent=122"}],"curies":[{"name":"wp","href":"https:\/\/api.w.org\/{rel}","templated":true}]}}