Eskularru beltzak (Elkar, 2017)

Idazlea: Osoro Igartua, Jasone
ISBN: 978-84-9027-678-5
EAN: 9788490276785
Argitaletxea: ELKAR
Bilduma: Eskularru Beltzak
Hizkuntza: Euskara
Edizio urtea: 2017

Eskularru beltzak izena du Jasone Osororen proiektu berriak. Gazteei zuzendutako bilduma bat da eta hasiera batean lau liburukiz osatuta egongo da. Zazpi pertsonaia nagusiren bueltan harilkatuko da bilduma: Baba, Beire, Linda, Lete, Beyonce, Kar eta Bala, zakurra. Istorio eta abentura ezberdinak egongo dira liburuki bakoitzean baina horietan guztietan bada elementu bat nabarmenduko dena: boxeoa. Izan ere, boxeoa bizitzaren metafora bezala darabil Jasonek. Bizitza ring bat da, kolpeak jaso eta ematen dira eta, erori arren, altxatu eta borrokatzen jarraitu beharra dago.

Lehenengo alea kalean dago, jada. Beire ingelesa ikasteko udaleku batera bidali dute gurasoek. Bere institutuan gelako liderra den arren, udalekuan inork ez du aintzat hartzen, eta Baba izeneko mutil misteriotsu batengan aurkituko du babesa, boxeoa ikasteaz gainera.
Etxera itzulita, bere betiko lagun Kar eta Leterekin batera, hirurek osatzen duten Sua taldea prest dago, berriz ere, institutuko izarrak izan eta egurra emateko, baina badirudi aurtengo ikasturtean gauzak desberdinak izango direla.

Bigarren liburukia, Casting-a, epe laburrean argitaratuko da.